Ehunka herritar bildu dira Bilbon eta Miramonen, Arantxa Tapiak Azpeitiko Corrugados auzian izandako jarrera babesteko. Txalo artean hartu dute Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen sailburua. Eskertuta eta hunkituta agertu da: “Sentitzen dudana esatea ezinezkoa zait, egun hauetan jasotako babesa eskertzeko hitzik ez dut. Azken hiru hilabete hauek oso gogorrak izan dira. Erkoreka, Urkullu, Xabier Peritz, Xabier Saldias… elkarrekin askotan egon gara, Txarrantxa tabernako gaupasa eroak gogoan. Babes handia jaso dut, eta egia kontatzeak ez digu loa kendu, baina beste gauza askok, bai: Conquisen nominazioak-eta. Guztiok gaude hemen, ETB1, ETB2, ETB3, ETB4, ETBSat, EiTB musika, Gaztea, Gizaker… bat eginda, guztiok gure herria maite dugulako, Azpeitia guztiona delako, baina batez ere gurea. Ingurumen sailburu bezala diot, naturaren gainetik bakarrik izarrak daudela; eta Garapenerako sailburu bezala, ba ekonomiaren gainetik, eeee, ni eta nire zaldia”.