Txupina lehertzean erori da lurrera Neymar futbolari brasildarra, entzierro guztiak aurrealde-aurrealdean hasten dituen burusoil txikitoak belarrira putz egin eta gero. Santo Domingon gora larri ibili da, zezen gorrixkaren adarrak bizkarrean, baina tinko eutsi dio bereari. Udaletxeko plazan maisuki egin die iskin Asironek gainera bota dizkion Aranzadi eta Ezkerrako zinegotziei. Mercaderesen egin ditu txiribueltarik ikusgarrienak, korrikalarien artean zeuden espazioak baliatuta. Estafetan denbora izan du lurretik bueltaka zebilela Ahotsa.info-ko adituei BAR teknologia kontsultatu zezaten eskatzeko. Ez zuten ezer ikusi. Literalki.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: