Auto-ilara luzeak izan dira asteazken honetan N-1 errepidean, Beasain parean. Kamioi bat irauli egin da eta karga guztia errepidean isuri du: lau tona politologo, maiatzeko hauteskundeei buruzko analisi burutsuak egiteko fabrikatik atera berriak. Ertzaintza eta suhiltzaileak berehala joan dira ezbeharra izan den lekura, baina ezin izan dute ezer egin kamioiaren gidaria salbatzeko: paktu posibleei buruzko iritzi kontrajarriek eragindako enboliaren ondorioz hil da. Errepide osoan zehar barreiatutako politologoak biltzeko 1.000 smartphone baino gehiago erabili behar izan dira. “Twitterren idazten uzten diezunean soilik gelditzen dira zerrikume hauek”, adierazi du operatiboan parte hartu duen agente batek.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: