“Nik nahi nuke gaiari buruz iritzi bat eman, baina wifi gabe geratu naiz aste honetan eta ezin izan dut ezer txiokatu”. Esaldi horrekin desenkusatu da Txomin Tolosabe, 29 urteko Elorrioko bizilaguna. Bera da Barbara Goenagaren eta Irantzu Varelaren arteko polemikari buruz “ikuspegi feminista batetik” iritzirik eman ez duen Euskal Herriko lau gizonetako bat. “Ahal bezain laster idatziko dut zerbait”, gaineratu du; eta bere iritziaren nondik norakoak aurreratu dizkio esklusiban Beranduegiri: “Garbi dago emakume gehienak ezjakintasunetik ari direla asunto honetaz. Jakina, ez dituzte Judith Butlerren, Simone de Beauvoirren eta Angela Davisen audio-liburuak irakurri. Espero dut nire iruzkinak lagunduko diela benetako feminismoa deskubritzen”. Oraindik iritzirik eman ez duten beste hiru gizonek garrantzia kendu diote gaiari eta Beranduegin Realaren azken fitxaketaz zergatik ez dugun idatzi galdetu dute.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: