Enrique Maya buru duen Iruñeko Udal berriak iragarri du izena aldatuko diola Estafeta kaleari, izenaren amaierako hiru letrek “konnotazio bilduetarra gehiegi” dutelako. “Gure hiriaren benetako izaerarekin zerikusi handiagoa duen izen bat nahi dugu: La Manada pasealekua jarriko diogu”, azaldu du prentsaren aurrean. Kazetarien galderei erantzunez, Mayak azaldu du Sanferminetako entzierroa omentzeko jarriko dutela izen hori, inola ere ez “gazteen artean gertatu zen beste kontu horrekin” lotuta: “Azken finean, zezenak samaldan igarotzen dira ezta? Eta ‘samalda’, nafar guztien hizkuntzan, badakigu nola esaten den”.