“Ez da posible ezer kobratu gabe hainbeste jendek hainbeste telesail ikustea eta gainera etengabe sare sozialetan haiei buruz hitz egitea, beti-beti-beti Netflix aipatuz”, adierazi dute ELA, LAB, STEILAS eta ESK sindikatuek eman duten prentsaurreko bateratuan. “Jende hori guztia autonomo faltsuak dira eta hutsaren truke ari dira lanean”, adierazi dute. Horregatik, plataforma horretako telesail bat gomendatzen duen pertsona bakoitzarentzat “soldata duin bat” eskatu dute. Proposamenak desadostasuna eragin du txiolari batzuen artean: “Guri pagatzen badigute, diru gutxiago edukiko dute serie berriak egiteko eta nik ez dut hori nahi”, adierazi du Txomin Estrimintegi bilbotarrak. “Pentsa nola bukatuko genukeen: Netflixek hondoa jotzen badu ETB ikusten hasi beharko genuke”, adierazi du, izu aurpegiarekin.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: