Espainiako presidentea aukeratzeko bileretara deitu ez dituztelako Arnaldo Otegi telebistan mainak egiten agertu denean konturatu da jende asko: EH Bilduk martxan jarri du Euskal Herria independentziara eta sozialismora eramateko garatu duen arma sekretua. “Pilota beti Madrili pasatzea eta gero espantuka aritzea, horiek dira bi ardatz estrategikoak”, esplikatu dio Beranduegiri Otegik, oraindik malkoak xukatzen ari zela. “Lehenbizi inbestidurako errondan sartu ez gaituztelako egingo dugu negar. Gero, gure eskakizunak entzuten ez dituztelako. Eta baten batek ‘etarra’ deitzen badigu, orduan oso fuerte marru egingo dugu”. Estrategia berria ez da instituzioetara mugatuko: “indar metaketa egikaritzen jarraitzeko” mobilizazioak ere aurreikusi dira, mendi eta itsaso bazterretan gauez argitxoekin egingo direnak. “Badakigu sakrifizio handia dela, baina denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuek dena eman… bueno, badakizue”, azaldu du Otegik.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: