“Koronabirusari aurre egiteko prest geunden, honetarako ez”, adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Donostiako ospitalea, Basurtukoa eta Gurutzetakoa kolapsatuta geratu ondoren, milaka eta milaka athleticzale eta realzale antsietate atakeekin ingresatu behar izan dituztelako. Bilboko eta Donostiako taldeak Espainiako errege kopako finalean izango direla jakin eta astebetera, zaleak hasi dira pentsatzen zer pasako den beren talde kuttunak partidua galduz gero. “Beste ekipokoa den koinatuaren adarjotzeak mende bat iraun dezake”, konfirmatu dio Beranduegiri EHUko Psikologia fakultateko Aintzane Ganbaraondok: “Normala da horren aurrean panikoa sentitzea, ez dago tratamendu posiblerik”. Bestalde, Euskaltzaindiak arau express bat argitaratu du euskal taldeak animatzeko “goazen” espresioa ontzat emanez. Zenbait euskaltzalek, hala ere, oraindik erdarakadatzat jotzen dute eta ordu erdiko protesta egingo dute Sevillan partiduaren aurretik.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: