“Kabezerako medikuak agindu digu Otzaurteko paraje hauetan geratzeko gau eta egun”, kontatu digu Mikel Izagirre gabiriarrak. “Total, lehenago ere tribu-bizitza egiten ari ginen; ehiza denboraldie, badakizu. Bezperan puestoen zozketa, todoterrenok hartu eta goizean goiz mendira, bi uso bota, hamaiketakoa, argazkiak watsapez partekatu… dena gizon* giro jatorrean. Orain, onddo agerraldiarekin, medikuak esan digu lasai geratzeko basoan, ez dela komeni kanpotar asintomatikoak etorri eta haritz eta pagadi guztiak garbitzea. Eta hemen gaude, laugarren puestoan kieto, laguna zerura begira eta ni behera, badaezpada ere, inor inguruko perretxikuak lapurtzeko intentzioarekin baldin badator, tiro egiteko gertu. Hamar egun pasako ditugu hemen; etxera uzta ederrarekin bueltatzea espero dugu, Otzaurten deus ere ez dagoela dioten negazionisten zoritxarrerako”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: