Ligatua izatetik ligatzera pasa nahi duzu? Tinderrerako esaldi ponposoen beharrean zaude? Jon Maiari hurrengo proiekturako ideia eman diogu: Ligatzeko estilo liburua, Beranduegik babestuta. Baina ez hori bakarrik, komun zaharrez, futbolaz eta Aberri egunaz ere aritu gara. Hori bai, sakontasun bila ari bazarete, ez entzun Beranduegi.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena 

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.