Espekulazio asko egin diren arren, konfiantza handiko iturriek Beranduegiri baieztatu diotenez, “Azken kartutxoland” parke tematikoa instalatuko dute Baionan apirilaren 8an, eta azpiegitura horren bitartez burutuko da ETAren desarmatzea. Jolas-parkeak munduko paintball zelai handienetakoa izango du, Agilera osoa hartuko duena. Ohiko paintballaren aldean desberdina izango da antolatzaileen esanetan: “Koloretako pilotatxoen ordez 9mm parabellum munizioa erabiliko da, emozio pixka bat gehiago edukitzeko”. Titadinez kargatutako autotxokeek etxeko txikienak dibertituko dituzte, frankotiratzaileen errusiar mendian ikusiko da familiako nork duen punteria onena eta terrorearen pasabidean “iparraldeko sindromea” duten Guardia Zibil ohiak jarriko dituzte ausartenak ere izutzeko asmoz. “Kalkulatu dugu asteburuan etorriko den jendea aski izango dela geratzen den munizio guztia gastatzeko. Ondoren txarraskak Baionako Euskal Museoari emango zaizkio. Euskal artisautzaren azken fruitua direla esplikatu genien eta sinetsi egin ziguten”, esan dute antolatzaileek.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: