Sindikatuak oso pozik agertu dira aurtengo maiatzaren 1ean euskal langileriak kapitalismo basati eta txarrari emandako erantzun masiboa dela eta.“Inor ez da etxean geratu eta hori txalotzekoa da, neoliberalismoaren oldarraldiak ez du beste erantzunik merezi”, esan dio Beranduegiri Itsaso Perez Arenaza LABeko aisialdi arduradunak. “Prekarietatearen aurrean, langile borrokaren olatuak ez du etenik”, adierazi du ELAren izenean Oier Jaizubiak; “gaur kabitu ezinik ibili dira patronalari hortzak erakusteko elkartu diren milaka herritarrak, benetan hunkigarria izan da, aizue”.
Beste behin ere langileriak agertu du bere eskubideen alde bustitzeko prest dagoela, ELAren iritziz. “Ez dugu amore emango boteredunen txiringitoa eraitsi arte”, gaineratu du Jaizubiak.
Beste sindikatuen iritziaz paso egiten dugu.