Miraria egin du Beranduegik: Abel Barriola jasaten ez duen gizasemea aurkitu. Kain Aldartelatz du izena, jubilatuta dago, eta aho-bilorik gabe eman digu Leitzako pilotari erretiratu berriaz duen iritzia: “Hara, nazkatuta nago hainbeste umiltasun eta hainbeste goxotasunez; ‘pilotari ona baina pertsona hobea’, ‘oso bihotz oneko atzelari fina’, eta ez dakit zer demontre. Utikan!”. “Eraman handikoa naiz ni, baina azken boladan ez dago egunkari bat irekitzerik Barriolaren irribarrearekin topo egin gabe, pazientzia agortzen ari zait”, gehitu du Aldartelatzek, gero eta sutuago; dioskunez, bere bizitzak hondoa jo zuen Barriolak azken partidua jokatu zuen egun berean: “Emaztearekin punpa lasterrean ari nintzen jo eta su eta ‘Abel, Abel’ esaten hasi zen; ez dago hau jasango duen kristaurik, pilotetaraino nago”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: