“Esku luzeko politikariak irudikatzeko txorizoaren irudi noblea zikintzea nahikoa ez eta orain hau”, kexatu da Nafarroako Txerriki Ekoizleen Konfederazioko Iñaki Urdengarin, larunbatean Iruñean egindako manifestazio ez-nazionalistaren ostean. Haserrearen arrazoia izan da manifestarietako batek, falangeak minduta amaitu arte txistor bat erabili zuela bere burua kolpatzeko.
Kexak kexa, oso arrakastatsua izan zen mobilizazioa. Antolatzaileen esanetan, ia hogeita vox mila lagunek bete zituzten hiri buruzagiko karrikak. Tartean, Espainiako banderak eraman zituztenak. “Real Madrilen garaipena ospatzera gindoazen baina GPSak kale egin zigun. Damurik ez, etxean bezala sentitu gara eta”, esplikatu dute.