EAEn ganorazko 155 bat indarrean jartzea da Euskal Herriak bere askapen borrokaren fase honetan behar duena, adierazi du Zoraida Santxez de Andramari EH Bilduko estrategia politiko sakoneko arduradunak. “Hartara, fuera Urkullu, Ertzaintza eta ETB”, zehaztu du, “ez esan aurrerapauso galanta ez litzatekeenik”. Espainiako Gobernuak esan du proposamena ez dela txarra, baina lanak izango lituzketela ez zaielako bururatzen nor ipini Urkulluren lekuan. “Ertzaintza eta ETBren kontrola hartzea ez litzateke arazoa”, gehitu du Moncloak, “orain bezala utzi eta kito”.
Iñigo Urkulluk operazioan bitartekariarena egiteko prest dagoela adierazi du: “Puigdemonti ziria sartzen adinako arrakasta edukiz gero, beldurrik ez”.