Jakina da kostaldeko herritarrak egoskor eta berezi samarrak direla. Egun batean aldarrikatu dezakete lur pusketa bat itsasora teila bat jaurtita, eta hurrengoan ikus dezakete desfile militar bat plastiko beltz batzuen atzean gordeta. “Oso gureak gara”, diote harro. Hain justu, harrotasun ikur direnak ofizial bihurtzeko urrats berria eman du Eusko Jaurlaritzak, Kontxako estropadako maniobra xelebre eta ika-mika etengabekoak Kultur Ondare izendatuta, jakitun benetan hori dela zaindu beharrekoa, eta ez lau txaluparen arteko lasterketa zozo horiek. Are gehiago, hemendik aurrera, albokoa abordatzeko saiakerarik egiten ez duen edota kontrarioaren patroiaz epelak esaten ez dituen kluba kanporatua izango dela jakinarazi du Bingen Zupiria sailburuak. “Emakumezko arraunlariek ere hobe dute jarrera txolin hori alboratu eta ezpatak ateratzea, benetako marinel bati dagokion bezala, bestela Kontxatik kanporatuko ditugu guztiak”, azaldu du Zupiriak.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: