Ohiturari jarraiki, bere alderdia bozkatuena izan gabe presidentetza bat lortu du Patxi López Beranduegiren lagun handiak. Oraingoan, Espainiako Kongresukoa. Bere lehen hitzartzearen ostean esna zirauten diputatuek EAEko lehendakari ohiaz paso egin eta nahiago izan dute Podemosekoaren ume txikia besoetan hartu. “Haurra azkarragoa da”, aitortu du ahapeka Cuencako PSOEko kide batek. Kargu berriaz honakoa adierazi du Lopezek: “Esan zidatenean lan honetarako ez zela hizkuntza autonomikorik menperatu behar, ez nuen zalantzarik egin”. Ondoren bere buruari baimena eskatu dio saxofoi solo bat jotzeko.