2499_54-02-hondarribia

Hondarribiko ekintzaile feminista bat

Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dela-eta, Irungo eta Hondarribiko alarde baztertzaileen aldeko elkarteek eskatu dute ez ditzatela indarkeria matxistarekin lotu. Beranduegiri azaldu diotenez, “guk eskopeterei ‘puta’ eta ‘bigotuda’ deitzen diegunean, kariño osoz egiten dugu, emakumeen arteko elkartasun keinua da”. Eta plastiko beltzak? “Neska, neska, mundu guztiak daki beltzak ondo konbinatzen duela edozein kolorerekin”. Geologoek konfirmatu digute, adierazpenak egin dituen pertsonaren aurpegian Euskal Herriko marmol-harri erreserba handiena dagoela. Sukaldeko entzimera aldatzekotan ginen eta, ze ondo aizu.