ETBk bezala, EHUk ere Leioako campuseko eraikina hustu eta Madrilgo Castellana pasealekuko jauregi batean irekiko du Kazetaritza Fakultatea, euskal jendartearen interes-gune nagusitik gertuago egongo diren kazetariak trebatzeko.
AHTren obrak amaitzean eramango du egoitza nagusia ETBk kapitalera, eta unibertsitateak azaldu du ordurako beharrezkoa izango dela berriemaile sorta kualifikatua izatea, espainiar hiriburuaren sekretuak ongi ezagutuko dituena. Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiaren hitzetan, “albisteen erdigunea Madril izango da aurki, ez orain bezala; eta gero, ba Franck Dolosor bana jarriko dugu Iruñea, Donostia, Gasteiz eta Bilbon. Bide batez, esan behar da gure asmoa dela Dolosor periferiatik atera eta Talavera de la Reinan hastea berriemaile gisa”. Hekimen euskal hedabideen elkarteak EHUren aurrerapausoa txalotu du, euskal gizarte moderno eta kohesionatua eratzeko beharrezkoa delako hedabide sare zabala izatea”.