Donostiako alkateak gezurtatu egin du Aste Nagusian zezenketak antolatu dituztenik eta harrituta agertu da herritarrak gai horri buruz hitz egiten ari direla ikusita. “Mesedez, nola antolatuko genuen guk halakorik? Pintxo lehiaketa batekin nahasten ari zarete. Egia da zezen plaza batean egingo dela, sukaldariak nahiko arraro jantzita etorriko direla, jakia prestatu aurretik animalia torturatu eta hil egingo dutela jendeak txalo egiten duen bitartean eta hori ikusteagatik sarrera kobratuko dela. Baina gainerakoan, ez dauka zezenketekin zerikusirik”. Donostiako ostalaritzako iturriek aurreratu dutenez, tabernetako barrei errefortzu bereziak jarriko dizkiete zezen pintxoek hautsi ez ditzaten. Zezen formako letxugak plazan torturatzea ere aztertzen ari dira. “Menu beganoa oso modan dago”, esplikatu du Mikel Ubarriotxino ostalariak.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: