Komunikazio ez bortitza praktikatzen saiatu gara gaurko saioan. Bide horretan, Jon Maiari eskaini dizkiogu lehen minutuak, Bilboko oldarraldiari beste apur bat, ETAri zeharkako aipamenak egin dizkiogu, nazi batekin izandako elkarrizketa kontatu du Axik eta ezker abertzaleari defentsa sutsua egin dio Kevinek. Eta nola ez, samurtasuna praktikatzen ibili dela ere kontatu digu.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.