Orain arte fededun kristauak Lourdesera joaten ziren euren nahiak bete zitezen eskatzera, ba hemendik aurrera Beranduegik beteko du funtzio hori. Guk podcastean esandakoa egi bihurtzen da: Kevinen ‘proto nobia’, ARGIAko ‘proto informatikoa’… Zer nahi, hura izan.
Baina gurarien sekziotik gudarienera salto txikia dago, eta aste honetan ere pil pilean dauden gaiei heldu diegu gure funtzio politikoa betez: Ikastolak vs eskola publikoa, Ferminismoa, Kurdistango gatazka, eta nola ez, denok buruan dugun Ekialdeko Timor.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Sedientos de cumbia – ‘Bombón’
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.




