“Bagenekien lipduba tresna garaitezina zela, baina ez genuen lehenago atera nahi, honelako bideoen inpaktua kontrolaezina delako eta beldurra ematen zigun”, adierazi du Zigor Zubieta usurbildarrak. Euskal Herrian egin den 253.062 lipdub honek mugarri berria ezarri du eta mota horretako ekimenei esker lortutako garaipen politikoen zerrendara batu da: independentzia, presoen askatzea, estatu matriarkalaren abiatzea, eta abar.
Erraustegiaren aldeko klase politikoaren gaineko presioan sakontzeko, udarari begira reggaeton abesti komertzial baten euskarazko moldaketa egitea aztertzen ari direla aurreratu digute Ikerketa+Garapena+Berrikuntza taldeko arduradunek.