Literatur liburuen salmenta beherakadari erantzunez, Elkar argitaletxeak ustekabeko nobedadea prestatu du Durangoko Azokarako. Eguberrietako otorduetan nola eduki arrazoia beti best-sellerra izango da, gaitegi ugari bezain aktualarekin: “Nik badakit ISIS nola garaitu” kapituluak ehiztariak txoratuko ditu; “Hegazkin txartel horiek merkeago eros zenitzakeen” saila irentsi egingo du zure koinatuak; eta “Nola esan 400 modutan oraingo gazteak ondoegi bizi direla” ataleko orriei esker, Mercedes baten jabe den osaba esklabistak postrea behar bezala gozatuko du. Hainbat egile ditu liburuak eta Jon Sarasuaren epilogoa: “Ez histerika jarri: emakumeen kontrako tratu txarrei buruzko bospasei egia berdadero”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: