Irudia: Anderixo | Facebook
Category: Big Bilbo
Guggenheimeko garbitzaileei eskaini die kanta berria Gransan Roses raperoak: P.O.P.A.T.I.K.
“Bilbotarron ikurra eta ohorea ahalik eta zikinen uztea helburu duten sindikalista alfer horiei, check this, with love, representando, from The Capital of the world” , dio Gransan Roses raperoak abestiaren hasieran. Bizkaiko Diputazioa, Bilboko...
Hernaniar bat Ardanzaren txaletera sartu da, Guggenheim berria zelakoan
“Nik zer kristo jakin behar nuen txalet puska hori ez dela Guggenheim museoa. Bizkaiko Diputazioaren aplikazioan bilatu dut ‘Urdaibai basque green museum experience Gernika free ’ eta GPSak hona ekarri nau”, azaldu digu Jose...
2027an Antartikoko izotz gaineko maratoia eta Saharako gamelu lasterketa hartuko ditu Bilbok
“Bilbo mapan kokatzea eta ostalariak laguntzea da gure lehentasuna”, adierazi du Juan Mari Abortu alkateak, “eta horretarako guztiz beharrezkoa da 2027an hemen egitea Antartikoko izotz gaineko maratoia eta Saharako gamelu lasterketa”. Urtero-urtero 17 milioi...
AEBen drone batek Meltxor erregea akabatu du Ekialdera bueltan zihoanean
“Hanka sartu dugu, barkatu, ez da berriro gertatuko”, adierazi du Donald Trump AEBetako presidenteak, Gabonetako zuhaitz batetik zintzilikaturik eskaini duen prentsaurrekoan. “Baltasar akabatu nahi genuen guk, bere aurpegia ikustean bihotzekoak eman eta zerraldo erori...
Milaka bizkaitarrek izena aldatu dute: “Athletic Zabalgogeaskoa naizenetik ez dut zergarik ordaintzen!”
Bizkaiko Foru Aldundiko izen-erregistroetan pertsonala bikoiztu behar izan dute azken astean, probintziako herritarrak izena aldatzen hasi direlako. Albiste hau idazten ari garen momentuan, dagoeneko 4.673 bizkaitarrek beren izena aldatzeko eskaria dute. Adin eta jatorri...
Ordaindu Withoutegaz
Tolosa asko handitu da azken urteetan
“Harrobi globala” hau zen, beraz
Bilbo salgai jarri dute Wallapopen eta txinatar batek erosi du 30 euroan
“Akats baten erruz”, Bilboko Udaleko funtzionario batek hiri osoa salgai jarri du Wallapopen eta Huan Zhao izeneko enpresari txinatar baten jabetza izango da hemendik aurrera. “Nik ez nuen hiri osoa saldu nahi”, azaldu du...