“Nik zer kristo jakin behar nuen txalet puska hori ez dela Guggenheim museoa. Bizkaiko Diputazioaren aplikazioan bilatu dut ‘Urdaibai basque green museum experience Gernika free ’ eta GPSak hona ekarri nau”, azaldu digu Jose Antonio Ardanzaren etxera sartu den hernaniarrak. “Agian Euskaltelen Wifi-ra konektatuta nengoelako edo? Ez dakit”, dio. Oraindik beldurra gainetik kendu ezinik kontatu digu etxera sartu eta bat-batean tipo bat agertu zaiola korridorean, zetazko txabusina granatea soinean, pipa eskuan eta doberman handi bat alboan duela. “Orduantxe jabetu naiz hura ez zela Guggen-a”.