Eusko Jaurlaritzak auzolanaren aldarriari eutsiko dio bere logo korporatiboetan. Euzkotar exekutiboko bozeramaile gatz eta piperdun batek barreari nola edo hala eutsiz esplikatu duenez, denok gara beharrezkoak Euskadik aurrera egin dezan: “Miseria baten truke trenbidea...
Category: Euzko Jaurlatxirla
Gipuzkoako Diputazioan jo eta su ari dira euskara plana baliogabetzen duen epaiaren aurkako helegitea prestatzen
Gipuzkoako Foru Aldundiak eraso larritzat jo du herrialdeko euskara planeko bost artikulu bertan behera uzten dituen EAEko Auzitegi Nagusiko sententzia. “Langileen erdia Hernaniko San Joanetan ditugu eta beste erdia oporretan pentsatzen, has zaitez orain...
Euskaltegiak kolapsatuta, Beltran de Heredia eta ETAri esker
Ertzaintzak jarri dizun trafiko isuna ETAren errua da Beltran de Herediaren arabera
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko buruak adierazi du arrazoia daukazula, kotxea ondo aparkatuta zeneukala, baina gogoratu behar dela nondik gatozen eta multa jarri dizun ertzaina ez dela libre sentitu urte askoan isunak jartzeko, terroristen presioen...
Txarli Prietok Eusko Legebiltzarraren funtzionamendua hobetzeko gakoa aurkitu du: sukaldea hobetzea
Utikan patata tortilla eta solomo pintxo ziztrinak Eusko Legebiltzarreko kafetegitik. Txarli Prieto PSEko parlamentariak proposatuta, eta 6.000 euroren truk, Basque Culinary Centerreko adituek ganorazko pintxoak eta menuak egiten irakatsiko diete bertako langileei. “Goi mailako...
Zertarako da gehio? Euskara-eta ito!
Euskara sustatzeagatik euskarazko hedabideei baino diru gehiago eman die Jaurlaritzak ‘El Chorreo’ eta ‘Diario Fatxo’ egunkariei, merezita oso. Euskara sustatzea lehentasun ote duten galdetuta, hala erantzun digu Angel Murguía DFko community managerrak: “Hala da....
Hezkuntzaren egoera eskasari aurre egiteko ideia iraultzailea aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak: gehiago ikastea
PISA azterketan inoizko emaitzarik kaxkarrenak lortu dituzte EAEko ikasleek, eta horrek kezka eragin die Eusko Jaurlaritzan pentsatzeagatik kobratzen dutenei. “Probaren emaitza txarrak ikusita di-da jarri ginen lanean eta dozenaka adituren lanari esker badugu irtenbidea”,...
‘Euskararen oilobustia’ aurkeztu du Jaurlaritzak, bi arrautzarekin
Txantxangurroaren kanpainak izan duen arrakastak hauspotuta, euskaraz hasi eta bigarren esaldirako gaztelaniara pasatzen den espezie inbaditzaileari zuzendutako ekimena abiatu du Jaurlatxirlak: “Euskararen oilobustia”. Euskaraz luze solasteko gai ez diren ugaztunek paparrean eraman ahal izango...