Category: Euzko Jaurlatxirla

Jaurlaritzak dio denon artean eraikiko dugula herri hau

Eusko Jaurlaritzako zenbait kide bipil AHTren tunelean irteera aurkitu nahian

Eusko Jaurlaritzak auzolanaren aldarriari eutsiko dio bere logo korporatiboetan. Euzkotar exekutiboko bozeramaile gatz eta piperdun batek barreari nola edo hala eutsiz esplikatu duenez, denok gara beharrezkoak Euskadik aurrera egin dezan: “Miseria baten truke trenbidea...

Jarrai-Segi

Gipuzkoako Diputazioan jo eta su ari dira euskara plana baliogabetzen duen epaiaren aurkako helegitea prestatzen

Euskara plana indar biziz defendatzen dabiltzan abokatuak, ondo merezitako bost minutuko atsedentxoa hartzen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eraso larritzat jo du herrialdeko euskara planeko bost artikulu bertan behera uzten dituen EAEko Auzitegi Nagusiko sententzia. “Langileen erdia Hernaniko San Joanetan ditugu eta beste erdia oporretan pentsatzen, has zaitez orain...

Jarrai-Segi

Txarli Prietok Eusko Legebiltzarraren funtzionamendua hobetzeko gakoa aurkitu du: sukaldea hobetzea

Menua aukeratzeko Txarlik egunero hartzen dituen tarte horietako batean

Utikan patata tortilla eta solomo pintxo ziztrinak Eusko Legebiltzarreko kafetegitik. Txarli Prieto PSEko parlamentariak proposatuta, eta 6.000 euroren truk, Basque Culinary Centerreko adituek ganorazko pintxoak eta menuak egiten irakatsiko diete bertako langileei. “Goi mailako...

Jarrai-Segi

Hezkuntzaren egoera eskasari aurre egiteko ideia iraultzailea aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak: gehiago ikastea

NASAren laguntzaz teknologia aurreratua garatu dute ikasleen arreta hobetzeko.

PISA azterketan inoizko emaitzarik kaxkarrenak lortu dituzte EAEko ikasleek, eta horrek kezka eragin die Eusko Jaurlaritzan pentsatzeagatik kobratzen dutenei. “Probaren emaitza txarrak ikusita di-da jarri ginen lanean eta dozenaka adituren lanari esker badugu irtenbidea”,...

Jarrai-Segi

‘Euskararen oilobustia’ aurkeztu du Jaurlaritzak, bi arrautzarekin

Katxi Pastarrika GPSko sailburuordea, besapean MokoPabo oiloa duela (ez da muntaia).

Txantxangurroaren kanpainak izan duen arrakastak hauspotuta, euskaraz hasi eta bigarren esaldirako gaztelaniara pasatzen den espezie inbaditzaileari zuzendutako ekimena abiatu du  Jaurlatxirlak: “Euskararen oilobustia”. Euskaraz luze solasteko gai ez diren ugaztunek paparrean eraman ahal izango...

Jarrai-Segi