Oñatiko frontoian…
Category: Ezkuntza
Haur Hezkuntzako ikasleek sindikatua sortu dute Bilbon
Kirikiño ikastolako umeek azaldu dutenez, gometxak itsasten ari zirela bururatu zaie sindikatua eratzeko ideia. “Iratik atera du gaia”, kontatu digu Xubanek. “Sindikatuei esker eskolara joan beharrik ez dugula esan digu. Olentzero bezalakoak direla, umeen...
Cristina Uriartek dio umeak ez direla eskolara itzuliko, baina bera bai irakurtzen ikasten jarraitzeko
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak dagoeneko lortu du “Bobi bota bat da” ipuina trabatu gabe irakurtzea.
Ikasleek Instagramen nola idazten duten ikusita, Euskarako irakasle batek baja hartu du depresioagatik
Nekane Zuzentegi 43 urteko irakasle ordiziarrak depresioagatik baja hartu zuen joan den ostiralean, ikasturtea hasi eta berehala. “Aurten Azpeitian eman behar nituen eskolak, ezta? Eta denak zo-ra-ga-rri-a zirudien, ezta? Beraien artean euskaraz aritzen dira,...
Euskal Herriko zorriak aste honetan itzuli dira lanera, ikasturte berrirako mobilizazioak iragarriz
Udako opor luzeen ondoren, Euskal Herriko zorriak aste honetan itzuli dira ikasgeletara. Iaz baino 18.289 zorri gehiago ibiliko dira aurten euskal umeen buruetan eta kurtso hasiera baliatu dute euren egoera salatzeko: “Ikas-komunitatearentzat funtsezkoak garen...
“Sektarioak bai, baina ez horrela” lelopean, unibertsitatera itzuliko dira IAren egungo ildoa babesten ez duten militante ohiak
Leioan egindako prentsaurreko masibo baten bidez Ikasle Abertzaleetako zenbait militante ohik adierazi dute “unibertsitatean matrikulatzeko asmo irmoa” daukatela, gaur egungo IAri erakusteko gauzak nola egin behar diren. “Sektarioa” iruditzen zaie egun IAk hartu duen...
Elitearen prekarietatea leuntzeko baliatuko da Kilometroak-eko dirua
“Badakigu lortutako milaka euroak ez direla nahikoa izango euskara lau haizetara zabaltzeko, baina tira, oinarrizko eskubide batzuk asetzen baldin baditugu, gu kontentu”, adierazi digu Mertxe Sosek, Urretxu-Zumarragako ikastolako andereñoak. “Erosiko ditugu: Googleko egoitzetan duten...
Master amaierako lanean plagiatzea da EHUn irteera profesional onena daukan karrera
EHUko geroz eta ikasle gehiagok plagiatzen dituzte beste egileen testuak euren master amaierako lanetan eta unibertsitateko arduradunak kezkatuta daude. EHUk publiko egin duen ohar batean ohartarazi duenez, “plagiatzeak ez du laguntzen kargu publiko bat...
Irakasleek trafiko arazoak eragin dituzte lanera bueltan, eskola non dagoen oroitzen ez zutelako
Hainbat kilometroko auto-ilarak izan dira Euskal Herriko institutu eta eskolen inguruan, zenbait irakaslek ez dutelako gogoratzen lantokia non dagoen eta noraezean dabiltza irakaskuntza zentro batetik bestera galdezka. “Hainbeste denbora pasa da lanera azken aldiz...
Hezkuntzaren egoera eskasari aurre egiteko ideia iraultzailea aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak: gehiago ikastea
PISA azterketan inoizko emaitzarik kaxkarrenak lortu dituzte EAEko ikasleek, eta horrek kezka eragin die Eusko Jaurlaritzan pentsatzeagatik kobratzen dutenei. “Probaren emaitza txarrak ikusita di-da jarri ginen lanean eta dozenaka adituren lanari esker badugu irtenbidea”,...