Leioan egindako prentsaurreko masibo baten bidez Ikasle Abertzaleetako zenbait militante ohik adierazi dute “unibertsitatean matrikulatzeko asmo irmoa” daukatela, gaur egungo IAri erakusteko gauzak nola egin behar diren. “Sektarioa” iruditzen zaie egun IAk hartu duen ildo politikoa: “Duela 15 edo 20 urte, orduan bai ginela sektarioak fundamentuz, ez orain bezala”, IAko bozeramaile ohi batek azaldu duenez. Taldeak ez du baztertu ikasle antolakunde berri bat sortzea, baina izenarekin zalantzan daude. “IA (pm) jartzea proposatu du kide batek, baina akaso jendea nahastuko dugu; agian Oldartzeneko Beteranoak (OB) jarriko diogu, guk gauzak OB, alegia, hobe egiten genituela adierazteko”.