Category: Gazte gara gazte

Gazte Topaguneak karpa berezi bat edukiko du zaharrak direla onartu nahi ez duten ezker abertzaleko kideentzat

Bigarren lerroan, “Martxoso Matxinatuen Karpako” ordezkariak.

Aurtengo Gazte Topagunearen nobedade nagusia aurkeztu du Ernaik prentsaurrean: “Martxoso Matxinatuen Karpa”. Lizarra-Garaziko akordioa sinatu zenerako HBko zerrenda batean aurkeztuak ziren ezker abertzaleko “gazte” horiei eskainitako espazioa izango da, publiko horrentzat bereziki prestatutako animazioekin:...

Jarrai-Segi

Pentsionisten mugimenduarekin eta kantu-jirekin koalizioa egin nahi du Gure Esku Dagok giza-katerako

Pentsionisten manifek, kantu-jirek eta Gure Esku Dagok jende bera mobilizatzen dutela ikusita planteatu da koalizioa.

Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katerako “masa kritikoa” handitu nahi du Gure Esku Dagok eta horretarako, bere “publiko objektibo nagusia” aktibatzeko lan diplomatikoan ari da. “Kantu-jiretan aritzen direnekin negoziazioa oso aurreratuta...

Jarrai-Segi