“Gontzal Viaga flipaua! Langileen etsai, stop errepresioa”, zioen pankarta jarri du Ernaik asteburuan Bilbon, ETBko egoitzaren aurrealdean. Segurtasun Sailak adierazi duenez, badaezpadako neurri bezala, lehergailuen kontrako agenteak eta hiru tanke mobilizatu ditu Ertzaintzak. “Gontzal burkideak euskañolezko ‘Baserria’ saioan garaipena lortu zuenetik, 395 eraso jasan dituzte gure agenteek EAEn eta Kantabrian”, ESANPOL sindikatu abertzaleak salatu duenez. “Noski beharrezkoa zela horrelako dispositiboa. Gizartearen onerako mugitu behar izan dugu, mezua ahalik eta azkarrren neutralizatzeko, Twitterren Kolitza eta Ekai Txapartegi mezuaren egokitasunaz berriro ezbaian hasi aurretik. Foam balentzat bai, baina horretarako ez dago prest gure herria”.