[Irakurle batzuek igorritako kolaborazioa] Frantziako Gobernuak kondoiak gizarte segurantzan sartuko dituela iragarri du eta doan eskuratu ahal izango dituzte herritarrek. Honen eraginez, Nafarroako eta Gipuzkoako jendea Dantxarinean eta Irunen elkartu da mugaz bestaldera pasatzeko...
Category: Gure iparra
Hegoaldekoen mendekua: Maulen gipuzkeraz bertso-kantari
“Bai, bai, mezu ofiziala lurraldetasunaren kontua eta hori guztia da, baina finalerdi bat Maulera eramatearen benetako arrazoia mendekua besterik ez da”, aitortu dio Beranduegiri Bertsozale Elkarteko iturri anonimo batek; “urte askoan engainatu gaituzte Hegoaldekook...
Non eta Senperen egin dute aurten Herri Urrats
Ezustekoa eman nahian, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak Senpereko aintziraren ingurua hautatu du aurtengo Herri Urrats egiteko. “Tokia oso ederra izateaz gain, antzeztokiak jada muntatuta aurkitzea erabakigarria izan da oraingoan Senpere aukeratzeko; horietako batean Niko Etxart...
MASKARADETAKO AZKEN ALBISTEAK
Allande Uros Mukilüçe berriemaile bereziaren eskutik: – Maskaradetara zihoan Barakaldoko autobusaren GPSa lehertu egin da Altzürükü hitza sartzen saiatzean. – Hegoaldeko manex batek dirua itzul diezaiotela eskatu du, ez duelako tutik ere ulertu. “Euskaraz...
Herri Elkargoak badu ereserkia: euskal Marseillesa
Ipar Euskal Herri Elkargoa abian da, jaun-andreok. Presidentea hautatu berri dute eta, behin xehetasun ttipihori finkaturik, iritsi da benetan axola duenari ekiteko tenorea (edo sopranoa): elkargorako himnoa sortzea. “Argi geneukan lan hori gure kantari...
Bizkaitar bat triste itzuli da EHZtik, “xingar” hitzak Lapurdin beste esanahi bat duelako
Jon Koldobika Agirregomezkorta gaztea joan den igandean itzuli zen Algortako etxera asteburua Lekorneko EHZ festibalean izan ostean. Lagunek zer moduz pasa duen galdetu diotenean “ondo” esan du. Crystal Fighters baino, Belako hobeto aritu zirela...