Category: Indepentzia
EAJren independentziarako plan ezkutua: Espainia apurka zatitu dadila, “Euzkadi bakarrik geratu arte”
“Kataluniak irekiko du bidea, eta haren ondotik banan-banan bereiziko dira autonomia erkidego guztiak, Euzkadi bakarrik geratu arte Espainian; horra independentzia, esfortzu handirik gabe”. Esaldi horrekin hasten da Euskadi askatzeko EAJren bide-orri hiper-sekretua, Beranduegiko ikerketa...
“Zer jartzen du zure DNIak?” galderak dagoeneko kataluniar independentista bat konbentzitu du oker dagoela
“Ez dakit nola ez nintzen lehenago konturatu, espainola naiz”, adierazi die kazetariei Angels Silva gironarrak. Okindegian ondoan zeukan beste bezero unionista bat politikaz eztabaidan hasi zitzaion CUPekoa izateko itxura zeukala ikusita, eta elkarrizketaren puntu...
Euskal Herria eta Katalunia independentziatik %3 gertuago, Ibarretxe eta Mas elkartu ondoren
Geldiezina da prozesua: Juan Jose Ibarretxek eta Artur Masek lideraturik, Euskal Herria eta Katalunia beren etorkizuna erabakitzera doaz analista zentzudun guztien arabera. Adituek diotenez, gako nagusi batek eman dio sinesgarritasuna independentismo berri honi: bi...
Sortuk independentzia 2026rako profetizatu ostean, EAJk prest du kontraproposamena
Alderdi abertzaleek inbertsio handiak egin dituzte azkenaldian Tarot kontsultorioetan eta kristalezko boletan, eta emaitzak nabaritzen hasi dira: Sortuk bere birfundizio prozesua amaituta adierazi du 2026an lortuko duela Euskal Herri osoak independentzia. Gauzak hain argi...
Herri Elkargoak badu ereserkia: euskal Marseillesa
Ipar Euskal Herri Elkargoa abian da, jaun-andreok. Presidentea hautatu berri dute eta, behin xehetasun ttipihori finkaturik, iritsi da benetan axola duenari ekiteko tenorea (edo sopranoa): elkargorako himnoa sortzea. “Argi geneukan lan hori gure kantari...
Independentziara zihoan familia katalan batek trafikoa eten du gasolina gabe geratu ostean
Familia Bartzelonatik abiatu zen 2012ko irailean, bainujantzi, kubo, pala eta eguzkitako betaurrekoekin, oporren amaiera independentzian pasatzeko asmoz. Bi haurren ametako batek kontatu duenez, umeak “noiz iritsiko gara?” galdezka hasi ziren handik bi urteko Diadatik...
Espainiako Vueltako antolatzaileak Euskal Herria saihesten saiatuko dira datorren urtean, abertzaleen oldarraldiak kikilduta
Espainiako futbol ligarik gabeko asteburu luzeak ekarriko zien asperdurari aurre egiteko, dozenaka lagun bildu ziren joan den astean hitz joko fina egin eta Espainiako Vueltari Espainiara buelta dadin eskatzeko elkarretaratzeetan.
Turista katalanek argi dute: euskal herritarrok gara independentistenak
Hasi da opor sasoia eta turista katalanak saldoka ditugu Euskal Herrian eta gure harridurarako, Baskitisaren gaintza sendatu gabe dagoela berretsi digute. “Pozgarria da behatzea Euskal Herriak, paisaia eta gastronomia bikainei ez ezik eusten diola...
Otegik astebete darama kalean eta Euskal Herria ez da oraindik independente
Arnaldo Otegi kalean libre ibiltzeak eragin du lehen lurrikara euskal politikan: ezker abertzalearen barruko zatiketa. Izan ere, Sortuko ehunka kidek alderdia utzi eta JODER eratzea erabaki dute: Jada Otegiz Desengainatutako Euskaldun Radikalak. “Erabat suminduta...