Category: Kirola is the new orange

Gora España goool!

Espainiako futbol selekzioak, La Rojak, San Mames estadioan jokatuko ditu 2020ko Eurokopako partidak. Bilbo berriz ere munduko maparen erdigunean! Pozik zoratzen alkatea, hotelak, tabernariak, bonbodun Manolo eta milaka herritar, orain arte musua gorritzen zitzaienak...

Jarrai-Segi

Zientifikoki frogatu dute Iker Muniain tipo txintxoa dela

“Guztiz ezinezkoa da Muniain sexu kontu horietan inplikatuta egotea”, diote argazki hau ikusi duten 10 pertsonatik 9k. Bestea realzale madarikatu bat besterik ez da.

Irina Hankabaloivitx biologo serbiarraren lantaldeak aurkikuntza miresgarria egin du: “Futbolari profesional guztiek gene berezi bat dute, beti ondo portatzera derrigortzen dituena”. Zientzialarien esanetan, oraindik ez dago argi futbolariek jaiotzeko unetik duten gene hori, edo...

Jarrai-Segi