Category: Plandemia
Pfizer txertoa hartu dutenen %99k EAJ bozkatuko du datozen hauteskundeetan
Gainerako %1ak adierazi du bigarren txertoa hartzean erabakiko duela bozka nori eman. Pfizer txertoa hartu duten 23.147 herritarrek lehendik ere bazuten EAJren karneta –LABIkoei gezurra esan zien oñatiar batek salbu–, baina hori “kasualitate hutsa”...
GKSk txalotu du Azpeitia berriz ere eremu gorrien zerrendara gehitu izana
Sozialismorako GPSa duen GKS taldeak beste komunikatu bat argitaratu du. Eta “aspirazionismoa”, “miseria epistemologikoa”, “gainbalio absolutua” eta horrelakoen artean, Beranduegik deszifratu duenez, Euskal Herri langileari zein besteari helarazi dieten mezuan, poztasunez jaso dute albistea:...
“Elurra ez da existitzen, Munduko Meteorologia Agentziaren asmakuntza da”
“Hotza ez da sentipen psikologikoa besterik, beldurra baliatuz txertatu nahi digutena”, kexu da Magu Fontana filosofoa, The Independent egunkariak plazaratutako elkarrizketan. “Munduko Meteorologia Agentziak, CIArekin eta Bill Gatesekin elkarlanean, gure hirietako termometroak manipulatu eta...
Txertoa hartu aurretik eta ondoren
Urte berriko kanpaikadak eguerdiko 12:00etan ospatuko ditugu berantegitarrok
Plana egina dugu jada: goizeko 6:00etatik 9:00etara kirol apur bat egingo dugu, 9:00etan poteotxoa, 10:00etan sekulako otordua, eta eguerdiko 12:00etan kanpaikadak ospatuko ditugu. Mahatsik ez. Txanpainari hamabi zurrutada luze eta beste hainbeste kaka dosi...
PCR proba Ondarroan
Zainketa Intentsiboen Unitatetik telelana egin ahal izatea bermatuko dute Eguberrien ondoren
“Ekonomia eta osasun-neurriak bateragarriak izan daitezen, neurri berriak hartuko ditugu urtarriletik aurrera”, adierazi dute Euskal Herriko erakunde publikoek eta patronalak prentsaurreko bateratuan. Eguberrietan tabernak ireki eta kontsumoa bultzatzeko erraztasun guztiak eman ondoren sortuko den...
Utzi bakean, alde hemendik
Aitona-amonen etorriak kaltetutakoek ahotsa altxa dute
Anbulatorioan telefonoa inork ere hartzen ez diela-eta, hots egiten dien edozein pertsonarekin ahalik eta hizketaldi luzeenak mantentzen hasiak dira zientoka aitona-amona. Fenomenoa ez da berria, baina krisi garaietan areagotu egiten da. Anbulatorioko eta tabernetako...