Gainerako %1ak adierazi du bigarren txertoa hartzean erabakiko duela bozka nori eman. Pfizer txertoa hartu duten 23.147 herritarrek lehendik ere bazuten EAJren karneta –LABIkoei gezurra esan zien oñatiar batek salbu–, baina hori “kasualitate hutsa” dela adierazi du Gotzone Sagardui EAEko Osasun sailburuak, Basurtoko ospitalearen atarian eman duen prentsaurrekoan, Eduardo Maiz zuzendariak ate birakarian bueltaka jarraitzen zuen bitartean. Santa Marina ospitalera joatekoa zen gero Sagardui, beste kasualitate bat azaltzera. Azpeitian egin den txertaketa masiboan ziztatu zituzten 37 gazte obrero sozialistak, ondoren Batzokira joan ziren zuzenean kalamare batzuk jatera eta beste 37 Gizakerren eta 3Koma ekoiztetxean hasi dira lanean.