Category: S-pain

UPyDk lider berria du: Cristiano Brown (eta ez da broma)

Rosa Diezek pozarren hartu du buruzagi berria. “To ezak, marroia!” esan dio prentsaurrekoan.

Askok desagertutzat zuten UPyD ezker-zentro-eskuineko alderdia, baina ez. Oraindik afiliatuta dirauten apurrak  asteburuan elkartu, mus partidaren ostean kongresua egin eta lider berria aukeratu dute: Cristiano Brown. “Badakigu hauteskundeetan-eta ez daukagula zereginik, baina behintzat barre...

Jarrai-Segi

Gora España goool!

Espainiako futbol selekzioak, La Rojak, San Mames estadioan jokatuko ditu 2020ko Eurokopako partidak. Bilbo berriz ere munduko maparen erdigunean! Pozik zoratzen alkatea, hotelak, tabernariak, bonbodun Manolo eta milaka herritar, orain arte musua gorritzen zitzaienak...

Jarrai-Segi

Zozoak beleari

AEB eta Mexiko arteko harresia indartu nahi duela adierazi du Donald Trumpek. Gure ikerketa saileko bekadun Iker Largabistak jakin duenez, horretarako aholkua eskatuko dio Europar Batasunari “benetako amerikarren ongizateaz aprobetxatzera” doazen etorkinak nola ondo...

Jarrai-Segi

Espainiako Konstituzio Auzitegiko katxondoak: “Debekuak ta txorakeriak! Guk geurea!”

“Langileak barrikadetan, zezenak plazetan”, zioten 1968ko maiatzean. Edo.

68ko arima berreskuratu nahi du Espainiako Konstituzio Auzitegiak. “Debekatuta dago debekatzea” aldarrikatu dute jaun-andere txit ohoragarriek, karrikara irten eta askatasunaren alde poliziari aurre egiten zioten garaian bezala. “Nazionalistek dena debekatu nahi digute-eta!”. Hasteko, bertan...

Jarrai-Segi