Herror404 | Facebook bidez
Category: Txu txu trena
Typical Basque Black hole
“AHT askoz ere ekologikoagoa da running egitea baino”
“AHTk ez du hainbeste toxina kanporatzen, eta zalaparta askoz ere gutxiago sortzen du”, azaldu du Juanba Txoki ikerlariak eta “Jasangarritasun Handiko Tren txutxu berdea” txostenaren egileak. “Gainera, korrikalariek erabiltzen dituzten zapatila eta kamiseta fosforitoek...
Izaskun Bilbao: “Bihotzez dinotsuet, AHT beharrezkoa da munduan bakea lortu eta gosea amaitzeko”
“ETAren errua da munduan bakerik ez egotea eta Afrikako umeak gosez akabatzea”, hasi du prentsaurrekoa Izaskun Bilbao euro-parlamentariak. “AHTri hainbesteko egurra eman ez balio… Ezinbesteko azpiegitura da mundu osoan justizia ezarri eta klima aldaketa...
Txosten europar baten arabera, Abiadura Handiko Trena martxan jartzen denerako gizakiak ez dira Lurreko nagusi izango, tximino inteligenteago batzuk baizik
Txostenari buruz galdetu diotenean, Arantxa Tapiak bi eskuekin belarriak estali eta “nanana-na-naaaaa ez dut ezer entzuteeeen” esan du.
Arantxa Tapiak kulturgintzako langileei esan die “benetako lan bat” bila dezatela
Eusko Jaurlaritzako sailburuaren arabera, erromeria-talde bakarrarekin nahikoa litzateke probintzia bakoitzerako eta horrela diru gehiago legoke AHTrentzat.
Jubilatu batek hamahiru urte daramatza AHTren obrak hesi baten atzetik kritikatzen
2006an lehen harria jarri zutenetik, Jose Luis Irastortzak egunero-egunero kritikatu ditu lanean dabiltzan obreroak, soinean daraman hesi horiaren atzetik beti. “Pagotxa da AHTren proiektua. Daukan atzerapenarekin, jubilazio urte ederrak izango ditut beste puska luze...
Jaurlaritzak galdetu du AHTren inauguraziorako Berri Txarrak libre ote dagoen
Eusko Jaurlaritza lanak aurreratzen ari da AHTren inauguraziorako. Ekitaldi handi bat antolatu nahi dute, koloretako globoekin eta kontzertuekin; eta EAEko Gobernuko iturriek Beranduegiri baieztatu diotenez, dagoeneko kontsultatu dute Berri Txarrak taldearen agenda inaugurazio egunean...
Athletic Handiko Trenari ez
AHTren kafetegiak Donostiako Parte Zaharreko prezioak izango ditu, obraren gastua “ahalik eta azkarren” berreskuratzeko
Donostiako Ambrosio tabernak lortu du Abiadura Handiko Trenaren kafetegiko adjudikazio publikoa. Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu ditu taberna horretako prezio astronomikoak esleipena ematerako orduan, izan ere, Lakuako iturrien arabera, bidaiariei kobratuko zaien dirutzarekin AHTren obrek...