“AHTk ez du hainbeste toxina kanporatzen, eta zalaparta askoz ere gutxiago sortzen du”, azaldu du Juanba Txoki ikerlariak eta “Jasangarritasun Handiko Tren txutxu berdea” txostenaren egileak. “Gainera, korrikalariek erabiltzen dituzten zapatila eta kamiseta fosforitoek ingurumenean eta ikusmenean inpaktu handiagoa daukate, ahaztu gabe runner batek Instagramera argazki bat igotzen duen bakoitzean katakume batek bere buruaz beste egiten duela Euskal Herrian. Eta hori ez du inork kontuan hartzen, e!”. Horri gehitu behar zaio AHT zerbitzu publikoa dela, korrikagintza “gutizia pribatu eta garestiagoa” den bitartean, Txokiren hitzetan: “Demagun treneko txartelak 800 euro balio dituela. Zapatila parea erosteko ere ez daukazu diru horrekin. Kontua baldin bada korrika nahi den lekura hel gaitezkeela, soluzioa erraza da: AHT lineak eraikitzea herrigune eta mendi guztietara, Aralarren bezala. Mugikortasun berdeari ez zaizkio trabak jarri behar. Askatasunaz ari gara. Aberria eta bizitza!”.