Erraustegirik ez dute egingo Zubietan, proiektuaren aurkako lipdubaren ondoren

“Bagenekien lipduba tresna garaitezina zela, baina ez genuen lehenago atera nahi, honelako bideoen inpaktua kontrolaezina delako eta beldurra ematen zigun”, adierazi du Zigor Zubieta usurbildarrak. Euskal Herrian egin den 253.062 lipdub honek mugarri berria...
Gerturatu osteko intxaurrak ez dira lau, hiru baizik, EHUko ikerketa batek argitu duenez

EHUko botanikari talde batek argitu berri duenez, behin gerturatuta urrutiko intxaurrak ez dira lau, betidanik kristoguztiak pentsatu duen bezala, hiru baizik. “Ez da erraza izan ondorio horretara iristea”, azaldu du ikertaldeko zuzendari Edorta Mariezkurrenak,...
Gipuzkoa Zutik… makuluei esker

2058. urtean gaude. Gipuzkoak baditu jada bost erraustegi, lau superportu eta hiru metro linea. Herritar batzuek, ordea, ez diote gizarte justuago baten alde borrokatzeari laga nahi, eta Benidormetik bueltan “Gipuzkoa Zutik” kanpaldia antolatzeari ekin...
Espainiako Konstituzio Auzitegiko katxondoak: “Debekuak ta txorakeriak! Guk geurea!”

68ko arima berreskuratu nahi du Espainiako Konstituzio Auzitegiak. “Debekatuta dago debekatzea” aldarrikatu dute jaun-andere txit ohoragarriek, karrikara irten eta askatasunaren alde poliziari aurre egiten zioten garaian bezala. “Nazionalistek dena debekatu nahi digute-eta!”. Hasteko, bertan...
Jo ta ke, erretreta hartu arte!

Maitasunari Pasioa du izena Eñaut Elorrietaren Su Ta Gar talde jebixaren disko berriak, gu bezala haiek ere zahartzen ari direla erakutsiko duena. Basati jaio ziren hortzak estuturiiiiiiiiiiiiiiiiiiik, eta orain kanta “samurragoak, goxoagoak, lasaiagoak, intimoagoak”...
Arnaldo Otegi Maddalen Iriartez mozorrotuko da lehendakari inbestidurara aurkezteko

EH Bilduk irudimena jarri du lanean eta aurkitu du, azkenik, Arnaldo Otegi lehendakarigai izateko bidea: elgoibartarra Maddalen Iriartez mozorrotuta aurkeztea inbestidurara. “Alegia, Otegi Iriartez in-beztituko dugu, kar kar” adierazi dio Beranduegiri Pernando Barreena koalizioko...
Zerbitzuak bai, baina patxadaz
Eta segi aurrera!
Zumaiarren %99,9k ez du maila eman Tronu Dema-ren castingean

Zumaiako edo inguruko 200 gizonezkoren bila aritu da Tronu Dema telesaileko casting zuzendari Michael Flysch. 1,78-1,95 metro artean behar dute izan, zuriak, sasoikoak, tatuajerik gabeak eta esperientzia militarra dutenak, ahal dela armada ofizial batean....