“Ezker abertzaleko epel horiekin ez goaz inora”, esan du EAJk Alderdi Egunean

Alderdi Egunaren amaieran Forondara joandako guztiekin banan-banan berba egin zuen Antolakuntza Batzordeko gizaseme jator honek.

Milaka lagun batu ziren igandean Forondako zelai orlegian, lau txikito hartu eta EAJk Bizkaian azken minutuan eta penaltiz legebiltzarkide bat galdu duela ahazteko di-da antolatutako Alderdi Egunean. Ohi bezala, euren aurpegi abertzaleena erakutsi zuten...

Jarrai-Segi

Euskadi, independentziatik 0,4 milimetro gertuago

Kamera ezkutua erabili behar izan genuen hauteskunde gauean Iñigo Urkullu poztasun aurpegiz harrapatzeko

EAEko herritarrak argiro dira mintzatu: erabakitzeko eskubidearen alde daude. Gasteizen lau parlamentariotik hiruk defendatuko dute euskaldunok gure patuaren jabe izan behar dugula, eta horrek legegintzaldiaren hasiera-hasieratik eragin ditzake mugimenduak burujabetzaren bidetik. “Hasteko, Legebiltzarreko kantinan...

Jarrai-Segi

Adieraz-penak

Alfonso Alonso (PP): “Galiziako eta Baskongadetako botoak batuta sekulako emaitza lortu dugu” Alonso Alfonso (PPkoa ere bai): “Ez dugu baztertzen EH Bildu-Podemos-PSErekin gobernu akordioa; ideologikoki arraroa litzateke baina a ze barreak, aizue” Idoia Honda-Mendia...

Jarrai-Segi

Idoia Mendiak onartu du bere kanpaina Irango pelikula bat dela

Mendia eta zinemaren arteko harremana aspaldikoa da. Gaztetan filmatutako “Nik ikastolatik bizirik atera nintzen” persierazko bertsioak arrakasta handia izan zuen.

Donostiako Zinemaldiko alfonbra gorrian egin du Idoia Mendia PSEko lehendakarigaiak hauteskunde kanpainako mitin zentrala eta adierazpen harrigarriak egin ditu: “Inkestak ikusita argi dago herritar asko ez direla ari ulertzen gure mezua. Baina benetan sakona...

Jarrai-Segi

Urteko eufemismo onenaren saria eman diote Alfonso Alonsori

“Sari hau izan daiteke nazioarteko politikara salto egiteko tranpolina”, esan du Alonso Alfonsok".

EAEko hauteskundeetarako PPko zerrendaburua, Alfonso Alonso, garaile suertatu da Europako Politikari Profesionalen Elkarteak antolatzen duen Gifmi uan Grami sariketa ospetsuan, Eufemismo Onena sailean hain justu ere. ETB-2ko hauteskunde eztabaidan Podemoseko Pili Zabalari esandako hitz...

Jarrai-Segi