Gaitzerdi
Hasiera » Sailkatugabeak » Harresiko mugalariak
Api28 0

Harresiko mugalariak

Atalak: Sailkatugabeak

AskeGunea internetez jarraitu nuen, blogetan jauzika, streaming-era zintzilikatuta, irratia entzunaz eta tweet-en esaldiekin puzzlea osatu nahian. Sistemak maskara erakutsi zuen baina benetako aurpegia agerian geratu zitzaion.

1.-“Anitzetan arma gordetzen duen lehenbizikoak irabazten du” Jean Pierre Massias-en aipua ekarri zidan gogora 18 gaueko 23:38etako @larbelaitz-en txio honek: “Mikrofonotik oso garbi esan dute: Norbaitek biolentzia erabiltzen badu, ez da gutakoa. Sekreta da eta kanporatu behar da”. Herri Harresiaren kausak eta moldeak iritzi publikoa bereganatu zuen eta Ertzaintzaren jarrera baldarra ez zen ongi hartuko.

2.-Baketsua eta justua izanagatik, sistemak protesta eta mobilizazioei egurra ematen die eta kito. Ertzaintzak itxuraz lehun baina egurra latz eman zuen, honezkero ikusia behar duzun bideoak erakusten duenez. Gizarte parekidetasuna aldarrikatzen duen Eusko Jaurlaritzak emakumeen kontrako indarkeria ere erabiltzen du sujektuak anulatzeko, dela hitz eta mehatxuekin, dela sexu organuak bortxaz ukituz.

3.-Ertzaintzaren lana zuritzeko eta mobilizazioak indargabetzeko, sistemak kazetariak kaiolaratu zituen (Lander Arbelaitzekin gainerakoei ejenplu emanaz), eta bere txoritxoa isildu zuen (Beranduegin ipurbistaratua).

“Nor da kazetaria?” galderak aurkitu zuen erantzun bat goizalde hartan: Harresiaren bestaldetik kontatzen diguna. Dela hasieratik han zegoelako (ikus Axier Lopezen kronika), edo kioskoko kaiolatik atera eta ertzainek inguratutako harresia zeharkatu zuelako (Lander Arbelaitzek horrela garaitu zituen bera astindu zutenak, eta azken 20 minutuak herri harresi barrutik erakusten dituen dokumentua lortu zuen).

“Nor ez da kazetaria?” galdera dakarte sare sozialek. #askegunea, #herriharresia eta #resist8-tik harresiko partaideek zuzen informatu gintuzten tweet bidez (@iontelleria maiz irakurri genuen). Ehunka mugikorren argazki eta grabazioek azaleratu dute han gertatu zena. Denak kioskoan sartzea espero ote dezake Ertzaintzak? AskeGuneak prentsa txartelak eta petoak banatu behar al dizkie bere weba eta hashtagak elikatzen dituztenei? Noraino egin ote zezakeen kazetaritza kausarekin bat egiten ez zuenak, harresira lotu ez zenak, egurra jasotzeko prest ez zegoenak?

Streaminga. Mobilizazioak jarraitzeko zuzeneko modu honek intentsitate handiagoa sortzen du telebistako edozeinek baino, eta medio txiki eta ertainei zuzenekoen garrantziaz zer pentsa ematen digu, eskubideak salerositako futbol eta pilota partidez harago. Mila esker leiho hori ireki zenigutenei eta irratiz zuzenean informatu zutenei (info7).

Mobilizazioak biderkatzen ikusiko ditugu: hurrena etorriko diren atxiloketa politikoei aurre egiteko batetik, eta botere ekonomikoak pobreziara baztertu duen klase ertainak bere aldarrikapenak egiteko bestetik. Maskara erori zaion sistemak eskema errepikatuko du: harresi informatiboak eraikiz eta egurra emanaz saiatuko da suak itzaltzen. Harresiko mugalari izan nahi duen kazetariak badu zer eta nori kontatu (Gorka Bereziartuak azaldu duenez).

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Kiroleko indarkeria denei stop, “abusoirik” ez
  • Egungo DBH ez da guztiontzat
  • Berriztagarriak non?
  • Ikasle bakoitzeko liburutan 200 euro aurreztuko dituzte familiek urteko ikastetxe honetan
  • “Presioak ez dakar ezer onik, libre jokatu behar da”

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko abuztua
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA