Gaitzerdi
Hasiera » Feminismoa » Zaintza partekatuaren alde: Mari-Antonen etxea politikoa da
Aza01 0

Zaintza partekatuaren alde: Mari-Antonen etxea politikoa da

Atalak: Feminismoa

* Oharra: Bikote heterosexualetara mugatutako artikulua. Pozik hartuko nuke bikote homosexualetan zaintza antolatzeko moduari buruzko azalpenik.

custodia-compartidaZaintza partekatuaren herri ekinbide legegileari buruzko eztabaida Eusko Jaurlaritzara iritsi da asteon. Planteamendu zehatz hori kuestionatzen ez naiz hasiko, gaia arantzatsuegia da: betidanik zaintzan inplikatu diren aita ereduzko horiek gainerako gizonezkoen %90k egin ez duenaren arabera epaitzea ez da justua. Eta bestetik, errealitatean zaintzaren ardura hain proportzio desorekatutan eramaten denean, banandu ondoren legeak “denontzat baldintza berak” bermatzeak ez luke errealitateko distortsioa indartu besterik egingo. Tamalgarriena, zaintza partekatuaren aldeko gizon eta emakumeak debate honetan aliatu beharrean, sexuen arteko gerran erortzen garela.

Bazen garai zaintza partekatuaren gaia Eusko Jaurlaritzan debatitzeko

Banandu osteko eskubideak baino, bikote garaiko betebeharrak arautzea urgenteagoa da, ordea. Zergatik? Arazoaren neurriagatik: Bikoteetan (gehiengo kezkagarrian) zaintzaren ardura banaketa desorekatua delako, zama emakumeen bizkar egonik: EAEn banaketen %70 modu adostuan egiten dira; horien %87an, haurren zaintzaz ama arduratzea erabakitzen dute, %5ean aita, eta %8an biak. Auzitara jotzen dutenen artean (%30), aiten %72k ez dute zaintza eskatzen; %22k eskatzen dute zaintzaren ardura, eta %1ek zaintza partekatua. Banandu ostean auzitegitarako gai dena, bezperako egunean, bikote garaian “etxe barruko kontuak” dira, “hor konpon Mari-Anton”. Hona hemen hainbat proposamen, Mari-Antonen etxean zaintzaren ardura partekatua izan dadin gizarteko eragile antolatuek arautu ditzaketenak:

– Gurasotasun bajak. Erditu osteko 16 asteetan aukera du emakumeak edo aitak gurasotasun baja hartzeko. Umearen hobebeharra baldin bada banaketa auzietan zaintza erabakitzeko oinarria, erditu osteko bajetan amarentzat 16 aste eta ondoren aitarentzat beste hainbeste (“derrigor”) izatea da onuragarriena. Umearentzat (oporrekin eta abar ia lehen urte osoa gurasoekin emango lukeelako) eta bikotearentzat, benetako zaintza partekatua praktikan jarriz abiatuko luketelako guraso bizitza.

– Enpresetako protokoloak. Emakume batek haurdun dagoela iragartzen duenean, enpresako zuzendaritzetan hainbat gai jorratzen dira: baja “luze” baterako aurrikuspenak egiten dira, emakume horren lantaldea berrantolatzen da (ordezkapenaren perfila zehaztu, bere ardura batzuk lankideen artean banatu…), haurdunaldian zehar ordutegi-aldaketak espero dira (medikutarako, erditzeko klaseetarako…) eta baja bukatu osterako aukeren abanikoa zabalik dela kontuan hartzen da (lanera itzuliko den edo eszedentzia hartuko duen, ordutegi murriztuarekin itzuliko den…). Gizon batek aita izango dela iragartzen duenean, bizkar kolpe eta ospatzeko tragoaren ostean ez da bestelako protokolorik aktibatzen. Emakumeekin egiten den bide bera da beharrezkoa gizonen kasuan. Galdera hauez mintzatzea: noiz jaioko da? noiz hasiko dituzue erditze klaseak, ordutegiak aldatzeko? oporrak ohiko egunetan egingo dituzu edo haurra jaio osterako gorde nahi dituzu? Ondoren lanera itzultzeko asmoa duzu edo eszedentzia edo murrizketa hartzea pentsatzen duzu? …

– Independentzia ekonomikoa. Emakumeen %41 diruz larri bizi dira, zaintzaren ondorioz: %20 lana utzi duelako haurrak zaintzeko, eta besteek lanaldia murriztu dutelako. Lana utzi duten emakume askok (primeran letorke gai honi buruzko ikerketa zenbakiak zehazteko) ez du bankuko kartillarik bere izenean. Bikoteari dirua eskatuz bizi da. Lanaldia murriztu dutenen kartillak bi dijiturekin bukatzen du hilabetea, eta urtean hainbatetan bikoteari dirua eskatu behar dio irauteko. Zaintzarako lana utzi edo murrizten bada, horrek esan nahi du batetik zaintza lana dela. Kasuen %90ean emakumeek uzten dute parte batean edo osorik euren lan ordaindua zaintzarako. Baina honek dakarren kostu ekonomikoa ez du bikoteak erdibana asumitzen, emakumeak baizik (austeritatean biziz, eta itolarrietan orduan gizonari eskatuz). Menpeko egoera hau ez da sanoa emakumeen autoestimurako (“dirua behar dut …tarako” kontuak ematen ibili beharra, subentzionatuaren sindromea…) eta eragin zuzena du bizitza osoko ibilbidean (karrera profesionalean gizonak eta emakumeak egiten duen renuntzian, eta aurrezkietan). Ogasunak edo dagokionak arautu dezake kartilla izatearen beharra (soldata kobratzeko derrigor dugun bezala) eta lanaldia murriztutako bikoteetan diru hori pasatzen dela bermatu (banandutako bikoteetan egiten den bezala).

– Eskola. Araututako erakunde horretan gurasoen parte-hartzea arautua dago, baina guraso bakoitzaren parte hartzea ez. Guraso bilerak amez gainezka egon ohi dira… Parte-hartze partekatuagoa arautu daiteke. Guzti honen atzean dagoen Gaiari (eskola-haurreskola-jangela zerbitzuen eta lan ordutegien arteko desfasea) ere noizbait heldu beharko zaio, Legebiltzarrean.

– …

Ondorioak

Haurra jaiotzerako zaintzaren ardura eta betebeharra partekatua dela bermatu behar du lehenik gizarteak. Bikote garaian ardura partekatua bada, bereizitakoan eskubidea partekatuaren aldekoa izango da.

Gizarteko betebeharrak arautu egiten dira, ez dira norberaren edo Mari-Antonen borondatearen esku uzten. Zaintza gizarte osoaren ardura da eta batez ere gurasoen betebeharra. Zergatik ez arautu?

Etxea da (emakumeen esparrua izan omen dena) egun parekidetasunerako muga (edo borrokaleku) nagusia. “Etxeko” gaiak (zaintza, garbitasuna, elikadura, osasuna, harreman on eta txarrak, sexua…) arazo politikotzat lantzen ditugu, edo etxe barruko arazo izaten jarraituko dute, eta beraz, gizarte parekide baterako muga.

Banandutako bikoteek gizarteari orokorrean eta feminismoari egin dioten ekarpena txalotzekoa da. “Zaintza partekatua” hitza bera ez litzateke existituko, zaintzaren gaia auzitegira iritsi eta arautzeko lanik hartu ez balitz.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Gizon feministen alde | Gaitzerdi - […] eraldatu, irauli edo baztertu” hitzaldia eman zuen Jokin Azpiazuri, “Zaintza partekatuaren alde” artikulua lehenik txiokatu zuten @xme64 eta @GariGaraialde-ri…
  2. Prekarietatearen aurpegia | Gaitzerdi - […] -Zaintza partekatuaren alde: Mari-Antonen etxea politikoa da (“independentzia ekonomikoa”… […]

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Berriztagarriak non?
  • Ikasle bakoitzeko liburutan 200 euro aurreztuko dituzte familiek urteko ikastetxe honetan
  • “Presioak ez dakar ezer onik, libre jokatu behar da”
  • Grebek ere hezten dute
  • Lantokiko erasoen aurrean zer?

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA