Gaitzerdi
Hasiera » Sailkatugabeak » AHTko lan baldintzez badakiguna, idatzita
Abu26 2

AHTko lan baldintzez badakiguna, idatzita

Atalak: Sailkatugabeak

Irudia: tavtazo.org

Irudia: tavtazo.org

Zizurkilgo tunela egiten ari diren langileek azken asteak dituzte, ez omen dago dirurik zulaketa lanekin jarraitzeko. Euskal herritarrik ez da aritu bertan, galiziarrak, portugaldarrak eta ukrainarrak elkartu ditu lanak. Ostiral honetan edo hurrengoan Zizurkilgo muinoa zulatzeari utziko diotenen lan baldintzak ez ditut ezagutzen. Lehen pertsonan kontatu dizkit bertako langile batek osasunez ahul egon denean “bada ezpada” ez dela medikutara joan, edo “bada ezpada” ez duela oporrik eskatu (a zer poza, lanekin jarraitzeko dirurik ez zegoela eta, astebeterako etxera bidali dutenean!).

Lana bukatzear direnen lan baldintzak ez ditut ezagutzen, baina AHTan aritzeko bertako eraikuntza enpresa ezagun batek bertako langile bati egin dion “lan eskaintza”ren berri izan dut: 12 orduko lanaldia astelehenetik larunbatera (igandea soilik jai eginez) eta hilean 1.300 euroko soldata, garraio eta bazkari gastuak, noski, langilearen kontura.

Eta irakurle batek bidali digun informazioaren arabera, hilabeteko topografo lana, 10 orduko lanaldiarekin, 900 euro gordin ordaindu dizkiote beste langile bati.

El Correo-k 2014ko abenduaren 13an argitaratutako erreportajeak Zumarragako lanen baldintzak kontatzen ditu. Gordina, titularretik hasita: “Badira gosea pasatzen ari diren langileak”.

AHT egiteko argudio nagusietan “garapena” (hitz lausoagorik?), aberastasuna, lan aukerak… entzun izan ditugu, eta eraikuntza lan honen arduradunek bermatu eta gardenki aurkeztu beharko lituzkete berau egiteko erabilitako lan baldintzak. Horrelako beharrik ez baitiogu desio inori, han edo hemen jaioa izan. ELA sindikatuak Esplotaziorik ez! blogean biltzen du eraikuntza lanen irregulartasunen berri eta bertako artikulu honetan “pasotismo instituzional” gisa definitzen du sindikatuak, AHTko lan baldintzei egiten zaien jarraipena.

Lan baldintzak gainbegiratu behar dituen arduradunak bide batez begiratu dezake Euskal Herrian etxe eta seniderik ez duten langile hauetako askok lo non egiten duten. Ziur bere etxeetako bat ahalik langile gehien lowcost-ean etzateko egokitu duen bailarako jauntxo horren negoziotxo horrek ez dituela edozein ostatuk bete beharreko araudiak eta eskaini beharreko erosotasunak bermatzen.

“Badakigu” nola dagoen kontua, “badakigu” prekarietatearen berri, “badakigu”… baina idatzita geratu dadila. Argudio, zentzu eta zenbaki guztien gainetik trena pasaraziko duten politikarien diskurtsoa baino, eta prekarietateari etekina aterako dioten botere ekonomikoen bertsioa baino, langileen testigantza da irakurri nahi duguna.

Zuk ere AHTko lan baldintzei buruzko informaziorik baduzu bidali, guztion artean zerrenda osatu dezagun.

2 Iruzkin

  1. Jonber | 2015-09-03 at 15:39

    Oso ondo, baina eske agian askoz larriagoa da arazoa. Kuadrillako bategaz pasan egunien jarri ginen Espaina osorako zenbaketa bat eitzen (google n bidez bilaketa territorializatu batzuk) eta konturatu ein genduna da, agian gure hipotesia balioztatuko zala ondo eta baliabideez ikertuz gero:

    zenbat langile il dira AHT-ko lanetan Euskalerrian eta Espainian?.

    Uste gu datu ori zehazki topatuz gero, arrituta geratuko ginateke, baita erri guztietan alan dala jakinaraziz gero.

    500? 1000?

    30-40 urte AVE EspaƱa garatzen

    https://es.wikipedia.org/wiki/Alta_velocidad_ferroviaria_en_Espa%C3%B1a#Los_inicios

    obrak arineketan eitten ta bukatzen, korruptelak, gainkostuak, porrotak, azpi-kontratazioak, gaueko lanak…..

    zenbat jun dira zulora? zenbat gaixotu edo ezinduak geratu dira?

    Bakizue nonok orren inguruan eindako zeozer?

    Milesker
    Jonber

    Reply
    • Estitxu Eizagirre | 2015-09-03 at 15:45

      Mila esker Jonber! Galdera ederra bota diguzu. Ea denon artean erantzuterik dugun.

      Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • Berriztagarriak non?
  • Ikasle bakoitzeko liburutan 200 euro aurreztuko dituzte familiek urteko ikastetxe honetan
  • “Presioak ez dakar ezer onik, libre jokatu behar da”
  • Grebek ere hezten dute
  • Lantokiko erasoen aurrean zer?

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA