Gaitzerdi
Hasiera » Feminismoa » M1-ak Suitzan izen hau du aurten: Nekane Txapartegi
Api30 0

M1-ak Suitzan izen hau du aurten: Nekane Txapartegi

Atalak: Feminismoa, Herri mugimenduak

 

“Preso Politikoak: Askatasuna” izan du aurtengo M1ak ardatz. Nekane Txapartegik euskal presoen egoera lehen lerrora ekarri du.

 

Zurichen Maiatzaren 1eko Komiteak jai eta borroka espazioa zabaldu du hiri barruan dagoen kartzelaren aurreko eremuan. Aurtengo gai ardatza Preso Politikoak izan da eta horri lotuta izen bat: Nekane Txapartegi, Suitzak bolada batez izan duen preso politiko bakarra.

Atxiloturik eta estraditatzeko arriskuan zen bitartean (2016ko apiriletik 2017ko irailera), Free Nekane kanpainak Suitzan sakabanatuta zeuden alderdi eta eragile ezkertiarrak bateratzea lortu zuen, feminismoa borroka honetako lehen lerrora ekarri zuen eta Zurichen mobilizazio jendetsuenetakoak eragin zituen, presorik ezagunena bilakatuz eta Suitzako gobernuari torturatua izan zen preso baten estradizioa justifikatzea ezinezko eginez. “Nekane askatu. Estatu torturatzaile batera extradiziorik ez” pankarta erraldoia eduki zuten eskegita kartzela aurrean.

Txapartegik helburua argi du: “Nire borrokarekn ikusarazi nahi dut Espainiako Estatuak erabili duen tortura sistematikoa euskal aktibisten aurka”. Eta mezu hau azpimarratzen die bere kasuaren baitan mobilizatu ziren suitzar indar ezkertiarrei: “Ni kalean nago baina begira horra: kartzelak beteta daude”.

Maiatzaren 1ean “Askatasuna” zutabeak eramango duen pankarta. Behean lehen hitza, euskarazkoa.

M1-en Zurichen egingo den manifestazioaren amaierako ekitaldian bi hitzartze egongo da: lehenik sindikatuek hartuko dute hitza langileen aldarrikapenei ahotsa jartzeko, eta ondoren Nekane Txapartegik hartuko du hitza, “Preso Politikoak, Askatasuna” lemapean.

Kolonbia eta Euskal Herriko errepresioaren bizipenak, feminismotik kontatuak

Maiatzaren 1aren Festa honen barruan, apirilaren 28an mahai-ingurua eskaini zuten areto bete jenderen aurrean Nekane Txapartegik, Kolonbiako Paola Salgado Piedraita-k eta Bilgune Feministako Amaia Zufia eta Ainara Lasak.

Nekane Txapartegi: “biktima huts izan beharrean, borrokan jarraitzea erabaki genuen”

Honela eman zion hasiera Txapartegik: Aktibista feminista ezberdinak batu gara mahai honetan, gure aktibitate politikoagatik jasaten dugun errepresioak zein osagai sexistak dituen aztertzeko, eta gure esperientzietatik kontatuko dugu hori.

Gu gure borroka politiko feministagatik bi bider zigortu gintuzten, bai komisarian, erbestean eta kartzelan. Baina biktima huts izan beharrean, borrokan jarraitzea erabaki genuen. Paola Salgado eta biok errefuxiatuak gara eta borrokan jarraitzen dugu gure ideia eta askatasunen alde.

Ezkerretik eskuinera: Nekane Txapartegi, Paola Salgado Piedraita, Amaia Zufia eta Ainara Lasa.

Paola Salgado Piedraita: “Argentinako feministek eman zidaten aukera babesteko, polizia nire kontrako atentatua prestatzen ari baitzen”

Paola Salgado Piedraita gazteak honela aurkeztu zuen bere burua: Kolonbiakoa naiz, preso politiko ohia eta Argentinan errefuxiatua duela bi urte eta erditik. 2015ean epaitu ninduten, Kolonbiak guda zikinean erabili duen sistemarekin: Montaje judizial batekin, El Congreso de los Pueblos mugimenduaren barruko hainbat sektoretako 13 pertsonari terrorismoa egotzi ziguten.

13.000 preso politiko ditu Kolonbiak, eta hauetatik %10 dira borroka armatuan aritu direnak, gainerakoak borroka sozialetan aritutakoak dira eta estatuak judizializatu eta kriminalizatu dituenak beren lana geldiarazteko.

Irekita dago nire auzia eta 30 urtetik gorako kartzela zigorra egotzi diezadakete. Epaile baten epai oso arraro baten eskutik atera nintzen kartzelatik, eta Argentinako talde feministek eman zidan aukera herrialdetik ateratzeko eta nire bizitza babesteko, epailearen erabakiaren oso haserre zegoen polizia nire aurkako atentatua prestatzen ari baitzen.

Ainara Lasa eta Amaia Zufiak Euskal Herriko Bilgune Feminista aurkeztu zuten.

Jarraian, Nekane Txapartegik alemanez egin zuen hitzaldia eta azaldu zuen nola eragin zion kartzelan emakume izateak. Salgadori hitza emanaz galdetu zion nola eragin dion bere aktibismoan emakume izateak:

Paola Salgado: Borroka soziala egiten dugun emakumeon kasuan, errepresioaren helburua da patriarkatuak emakumeoi egotzi digun lekura itzularaztea: isilaraztea eta geldiaraztea.

Errepresioak nahi duena emakumeen borroka deslegitimatzea da: patroi eta estereotipo matxistak erreproduzituz, eta pertsonalki deslegitimatuz. Adibidez, informazio pertsonala zabalduz, familiarra, nola janzten garen, gure itxura… hori guztia egiten du arreta desbideratzeko gai nagusitik: gure borrokan jasaten dugun errepresioa.

Bilgune Feminista: “Gatazka politikoak generoa du eta errepresio politikoak ere bai”

Amaia Zufiak Bilgune Feministak gatazkaz eta errepresioaz landu duen ikuspegia azaldu zuen: Kartzela erakunde patriarkala dela salatzen dugu, emakumeak sistematikoki menperatzeko erabiltzen dena.

Kartzela erakunde patriarkala da, gizartearen ispilu gordina baita. Batzuetan, kanpoan, mekanismo patriarkal hauek sotilagoak dira, baina kartzela barruan brutalki ematen dira, lupa batek handituta bezala. Jarraian adibide zehatzak emango ditut:

  • Emakumeak presoak garenean, zigor bikoitza jasaten dugu: batek zerikusia du delituarekin, eta beste zigorra epai morala eta soziala da, atxiki zaizkigun genero rolak hautsi ditugulako: ama txarrak izatea egozten zaigu, ez feminitate tradizionala jarraitzea…
  • Kartzelak munstroak dira, gizonen neurrira eraikiak eta hor emakume presoak ez-lekuan daude. Emakume presoek dituzten azpiegiturak askoz prekarioagoak dira, eta ezin dituzte gizonak dauden espazioak konpartitu funtzionarioek diotelako sexualki alteratzen direla, alegia, haragi puska gisa dira hartuak.
  • Funtzionarioen aldetik tratua gutxieslea da, xantaia sexualean oinarritzen da, infantilizazioan…
  • Arreta medikua txikiagoa da: ez dira bermatzen arreta ginekologikoa ez psikologikoa (askoz handiagoa da autolexionatzen diren emakumeen kopurua).
  • Zer esan zaintza lanaz: preso dauden emakumeek zaintza sare bat behar dute emozionalki elikatzeko eta historikoki lan hori Euskal Herrian emakumeen bizkar egon da. Askotan emakumeak direnean preso edo errepresaliatuak, ez dute zaintza bera jasotzen bere bikote gizonen aldetik.
  • Kartzelaren barruko amatasuna: Espainiako Estatuan 3 modulu soilik daude amatasunekoak, azpiegitura oso prekarioekin, eta umeak 3 urte dituenean ama-umearen binkuloa kolpera mozten da. Gainera kartzelan ama izatea erabakitzen duten emakumeek etengabeko epai sozial bati egin behar diote aurre: nola erabaki duzu ama izatea egoera horretan?

Beraz, sexismoa gurutzatzen da errepresio politiko mota guztiekin, bai atxiloketa unean (tortura), kartzelan, erbestean, deportazioetan eta egoera guzti hauen atzean dauden zaintza lan guztietan.

[Hurrengo egunetan, mahai-inguru honek emandako mami gehiago eta beste hainbat gai egingo ditugu publiko.]

  • Hemen ikusi dezakezu Nekane Txapartegik manifestazio bukaerako ekitaldi nagusian egindako hitzartzeen bideoa.
  • Hemen, M-1 manifestazioaren argazki aukeratuak.

Sorta honetako beste artikuluak:

  • “Hezur-haragizko feminismoak bizitza salbatu zidan”
  • “Borroka da nire terapia” eta osatze feminista

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Estitxu Eizagirre

Hernanin hazi eta Larraulen bizi den sozidadeko bertsolaria. Feminismoarekin, heziketarekin, lurrarekin, jendeekin sentibera, bizhitsari adibide positiboak eta zalantza-dantzak lapurtzen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • “Presioak ez dakar ezer onik, libre jokatu behar da”
  • Grebek ere hezten dute
  • Lantokiko erasoen aurrean zer?
  • Zure inguruan paserik gabeko jende gehiago dago COVID gaixoak baino
  • Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri

Iruzkin berriak

  • Ikasares(e)k Covid semaforoa EAEn: lehen hori zena, orain gorri bidalketan
  • Aitor(e)k Gaixotzen gaituenari ez diezaiogun ipurdia salbatu bidalketan
  • Ainhoa(e)k Bada paperaren alde egin duen eskolarik bidalketan
  • MIKEL VARGAS OLASOLO(e)k Estitxu Eizagirreren bloga bidalketan
  • orre(e)k Cristina Uriarte, bukatu da: gurasorik gabe erabaki bat gehiago ez bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Bertsolaritza
  • Feminismoa
  • Gipuzkoa Zutik!
  • Herri mugimenduak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntza
  • Kontu ilunak GHKn
  • Kultura
  • Plan tematikoak
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Umekeriak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA