Ana Muñoz: “Alencop kooperatibarekin lortu dugu bi urtean 27 pertsonaren egoera erregularizatzea”
Urriaren 18an Migrazioa eta ekonomia sozial solidario eraldatzailea mahai-inguruan parte hartu zuen Ana Muñozek. Hernanin egin zen hitzaldi hau, Iturolak antolatuta. Muñozek Kataluniako Coopolis proiektua aurkeztu zuen: “Politikoki atzerritar legea abolitu behar dugu, ez aldatu. Aldi berean, gaur egun legearen zirrikituak aurkitu behar ditugu, atzerritarrak modu pertsonalean eta sozialean garatzeako, eta ekonomia soziala horretarako bidea da. Coopolis 2016an sortu zen, eta bere...
Read MorePape Niang: “Hainbeste urteren ostean hemen atzerritar izaten jarraitzen dugu, eta gure jatorrizko herrialdean ere dagoeneko atzerritar gara”
Pape Niang ezaguna egingo zaio ARGIAko irakurleari, Mbolo kooperatibako kidea da eta “Inor ez da ilegala” aldarria kamiseten bidez hedatzen dihardute. Berak emandako hitzalditik ideia hauek jaso ditugu: “Mbolo Senegalgo migranteen elkartea da eta zortzi urte daramatzagu Bilbon migranteen eskubideen alde borrokatzen eta salatzen. Zenbat jende ordezkatzen dugun ere ez dakigu, guk geuk ez dakigu zenbat lagun ari diren kaleko salmentan, senegaldarrok batez ere egiten dugun...
Read MoreEneko Lazkoz txapeldun Pello Errota Sarian
Urriaren 20an jokatu zen Asteasuko Iturriondo ostatuan Pello Errota sariaren finala. Asteasuko Udalak eta Harituz Bertsozale Taldeak antolatu dute, Pello Errota jaio zela ehun urte betetzera doazela eta, egiten ari diren ekimenen baitan. Ehundik gora entzule izan ziren saioan eta hauek aritu ziren kantuan: Unai Gaztelumendi, Asier Azpiroz, Beñat Lizaso eta Eneko Lazkoz. Hasierako agurrean hiru gipuzkoarren kontra arituko zen nafar modura aurkeztu zuen bere burua Eneko Lazkozek, eta berak...
Read MoreAne Iturbe abokatua: “Egoera irregularrean dauden pertsonak dira, inola ere ez ilegalak”
Iturola eraldaketa soziala helburu duten esperientzia sozioekonomikoen bilgunea da eta Beterri-Buruntzaldean dihardu. Administrazio publikoekin ere elkarlanean dihardu, bazterkeria egoeran dagoen jendeari eskubideak bermatzeko. Helburu hori lortzeko antolatzen dituen ekintzen artean, jardunaldiak antolatu ditu. Jardunaldi horietan lehen ekintza azaroaren 18an egindako hitzaldia izan zen, Migrazioa eta ekonomia sozial solidario eraldatzailea izenburupean, alor teknikoa lantzeko. Ane Iturbe...
Read MoreAmaia Agirrek emakume baserritarrei jarritako bertsoak
Urriaren 13an Zizurkilen emakume baserritarrak omendu ziren. Zimiterioan egin zen ekitaldi horren barruan kantatu-antzeztu ziren Plazida Otañoren bertsoak (hemen bideoa). Ondoren, 4 eme taldeak dantza hunkigarria egin zuen eta azkenik, Amaia Agirreren bertso hauek biribildu zuten omenaldia. Bideoan, tamalez, ezin izan genituen guztiak hartu. EMAKUME BASERRITARRAK DOINUA: Bizkorra ez naiz baina badaukat. EGILEA: Amaia Agirre. Baserri baten bizi iraupen sustengu zen...
Read MoreAdriana Otaño eta Mikaela Elizegi: Emakumeak bertso ondarea aletzen
Hitzaldi berezia eskaini genuen urriaren 10ean Zizurkilen, udalak antolatuta: bailarako bi bertsolari handiren bi alaba hartu genituen ardatz, eta bi emakume haiei esker gaur arte iritsi zaizkigun bertso (batzuk oso) ezagun eta (denak) ederrak entzun ahal izan genituen, Unai Mendizabal eta Oihana Iguaranek kantatuta eta Tomax Lizardik gitarraz lagunduta. Hemen ikus daiteke bideoa. Eskerrik asko grabatu eta bertsoen hitzak idatziz dotore txertatu dizkion Antton Iztueta Anbune-ri. Ondorengo...
Read MoreBIDEOAK: Plazida Otañoren bertsoak antzeztuta
Urriaren 13an emakume baserritarrei ohore egin zieten Zizurkilen. Unai Mendizabal herriko bertsolariak aurkeztu zuen emanaldia, eta Tomax Lizardik gitarraz lagundu. “Baserritarra zen Plazida Otaño. Baserritarra, eta bertsolaria” hitzekin abiatu zuten emanaldia. Haritz Zubillagak eta Janire Sansebastianek antzeztu zituzten Plazida Otañoren bertsoetatik gaur arte iritsi diren bat-bateko bi aleak. Bi bertsoak ere, garaiko bi bertsolari handiei erantzunaz kantatutakoak dira. Bideo...
Read MoreJoxepa Inaxi Elizegi: XIX. mendeko sagardotegiko bertsolaria
Pello Errota hil zela 100 urte beteko dira 1919an. Bertsolari handiaren oroimenez hainbat ekitaldi burutzen ari dira. Mikaela Elizegi Bengoetxea ere bertsolari ezaguna zaigu, berari esker idatzi baitzuen Antonio Zavalak Auspoa sailean Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua liburua. Zavalak Pello Errotari buruzko mahai-inguruan esango zuenez (Bertsolari aldizkariko 17. zenbakian Laxaro Altunek 26. orrian jasoa), liburu hori ez zen erdia ere izango Mikaela Elizegigatik ez balitz. Baina...
Read More
Iruzkin berriak