Koldo Izagirreren “Mendearen umeek munduari desafio” hitzaldia: Euskal Herriak hontan iraun ez dezan
Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki du maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko burutzen ari den zikloaren lehen ekitaldira. 1958-1964 urte bitarteko Zeruko Argiako artikulu hautatuak irakurriz josi zuen Izagirrek hitzaldiaren haria. Besteak beste, gai hauei buruzko iritzi artikuluak entzun genituen: Zeruko Argiako harpidetza pagatzeaz, Unamunoren balizko euskaltasunaz,...
Read MorePSE-EEko zerrenda da Larraulen eta Berrobin aurkeztu den bakarra: orain zer?
PSE-EE alderdiak Larraulen aurkeztutako zerrenda horretan ez dago pertsona bakar bat ere herrian bizi denik. Beste hautagaitzarik aurkeztu ez denez, Udalean informazio eske galdera sartu du herritar batek. Zenbat boto atera behar ditu aurkeztu den zerrenda horrek, alkatetza hartzeko? Larraulgo Udalak galdera honi erantzuteko Hauteskunde Araubide Orokorraren 180. Artikulura jo du. Honen arabera, boto baliagarrien %5 lortu behar du gutxienez, aurkeztu den zerrendak zinegotziak eskuratzeko. Boto...
Read MoreLeurtzan ezagutu ditugun anfibio eta narrastiak
ARGIAren mendeurrena ospatzeko, maiatzaren 18an ARGIA Jendea Leurtzako urtegietan ibili ginen, Iñaki Sanz-Azkue, Ander Izagirre Egaña eta Alberto Gosá adituen laguntzaz, anfibio eta narrasti bila. Goizean talde batek egin zuen txangoa, eta Beintzako frontoian bazkaldu ostean, arratsaldean beste talde bat ibili zen. Euri zaparradek ez zituzten kideak atzendu, baina ez zen batere giro aproposa behaketarako, anfibio eta narrastiak gu bezala ezkutuan egoten baitira euria eta hotza denean....
Read More
Iruzkin berriak