Bi sexuetako bertsolariak 1876an, infinito
Juan Mañé y Flaquerrek halaxe idatzi zuen Viaje por Guipuzcoa liburuan, 1876an (264. orrian):”Euskarak bertsotarako duen erraztasuna da kausa inprobisatzaileak, bi sexuetan, infinito izan daitezen. Herriko festa gehienetan egiten da bertso bidezko eztabaida bi bertsolari edo gehiagoren artean, euren zorroztasun eta erantzuteko erraztasuna agertuz; baina entzun dudanez, bertsolariek gutxi dute poetatik, bertsotan mintzo badira ere”. [Itzulpen hobea egingo lukeenarentzat, hona...
Read MoreAgenda: Bertso saio feministak
Martxoak 10, Gasteiz: Bertso-poteoan ariko dira 19:00etatik aurrera Kutxi kaleko tabernetan, Amaia Iturriotz Etxaniz eta Ane Labaka Mayoz. Antolatzailea: Gasteizko Unibertsitateko Emakume Talde. Martxoak 11, Urkabustaiz: “Emakumeak oholtzan gainean sua” bertso-saio musikatua eskainiko dute 20:00etan, kultur etxean Paula Amilburu, Irati Anda, Izar Mendiguren eta Oihane Pereak. Antolatzaileak: Lan Eta Jolas Elkartea eta Urkabustaizko Gazte Asanblada. Martxoak 11, Alegia:...
Read MoreBost urte ditugu emakume bertsolarien historia berreskuratzeko
Aukera badugu bertsolaritzaren historia (txuri-beltzean eta txapelez josita irudikatzen dugun hori) parekidera inguratzeko. Ez dugu arkeologiarik egin behar, baina lurrazalean dabiltzan 90 urteko lekukoen testigantza bildu ezean, arkeologiak ere ez digu informazio gehiago emango. Bertsolaritzaren historia aberatsagoa izateko, eta emakume erreferenteak berreskuratzeko, oraintxe dugu aukera. (Bidea urratu duten emakume bertsolarien bilduma xume bat, hemen.) Lehen bertsolari erreferentzialen...
Read MoreIpar Amerikako euskaldun gazteei bertsoa erakusteko asmoa dute hango bertsolariek
Johnny Kurutxet eta Martin Goikoetxea dira Ameriketako bertsogintzaren aurpegiak. Ezterenzubin sortua Kurutxet, Gorritin Goikoetxea, biak hala biak gazterik joan ziren itsasoz bestaldera. San Frantziskon eta Wyoming-en bizi dira, elkarrengandik 1.600 km-ra. Euskal Herrian kantatzeko ekarri dituzte lehen aldikoz urrian Bertsularien Lagunak eta Bertsozale Elkarteak gonbidatuta, eta hainbat bertso saio egin dituzte han eta hemen: tartean Villabonan Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin aritu...
Read MoreAgur bertsoa liturgia zuen apaizari
Iñaki Aranzadi Telleria, “Iñaki apaiza” irailaren 12an zendu da. 1937an sortua, Hernaniko bertso mugimenduaren hauspoetako bat izan zen 80ko hamarkadan. Bere mezetan plazako bertsoak sermoien zati izaten ziren askotan. 1980an eman zuen Xabier Amurizak bertso ikastaroa Hernanin. Hura izan zen lehen txinparta, herriko bertsozaleak biltzeko. Ikastaro hari segida “astearteko bilerak” eman zion. Udaletxean biltzen ziren, besteak beste, mutil kozkorrak ziren Joxe Mari...
Read More21.000 ikaslek landu dute bertsolaritza Euskal Herri osoan
Euskal Herri osoko 410 ikastetxetan aritu dira Bertsozale Elkartearen Gu ere Bertsotan proiektua lantzen 38 irakasle eta 21.000 ikasle. Azken asteotan ikasturteko lana erakusteko hainbat jaialdi eta topaketa egiten dabiltza. Herrialdeka, Gipuzkoan egitasmoak 10.000 haur eta gazte mugitzen ditu; Bizkaian 7.700 ikasle aritzen dira bertsolaritza lantzen; Araban 2.500; Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdin 800 eta Nafarroan 45 ikastetxe. Bertso-eskoletan, 1.700 lagun Bertsotarako grinari jarraipena...
Read More“Mundu horren hazia zeure baitan dago”
Hik Hasik antolatutako “II. Herri Hezitzailea” jardunaldietan, Herri Hezitzaileko oinarriak aurkeztu ostean, gaia bertsotan harilkatu dute: MAIALEN LUJANBIO Haurrek badaukatela hainbeste bertute behar dutela euren hitz eta jardute nor bere ardura hartu askatasun truke nik ere mundu hortan bizi nahiko nuke. AMETS ARZALLUS Eta bizi osoa zaigula haurtzaro nork esan zidan niri nintzela igaro? mundu hori ez zazu bilatu gehiago mundu horren hazia zeure baitan...
Read MoreBertsolaritza guneak euskalduntzeko erreminta
Bertsoa ez da tresna makala euskara ikasten ari direnen motibaziorako eta erdalguneetan arnas guneak sortzeko. Hala adierazi dute Egoitz Zelaia, Manex Agirre, Miren Artetxe eta Ruben Sanchezek Bertsoa.com webgunean (bertan dituzue bideoak ikusgai). Bertsoa euskalduntze prozesuan denarentzat Euskaltegietan bertsoa landu duenetan zer gertatu den, horrela azaldu du Egoitz Zelaia hendaiarrak: “Euskara hutsean sortutako adierazpide artistiko edo komunikatiboa izaki, lilura hori sortzen du...
Read MoreLehen emakume bertsolarien sorta, larru kontutan
Amagoia Pia, Ereiten kultur zerbitzuetako kideak aurkitu zuen altxorra iazko urte bukaeran Asteasuko artxibategian. Lau emakume hauena da 1816ko bertso sorta: Teresa Antonia Beobidekoa (1.go bertsoa), Concepción Irazustakoa (2-3 bertsoak), Maria Magdalena Lertxundikoa (4. bertsoa) eta Maria Antonia Etxeberriakoa (5. bertsoa). Bertsoak jartzeagatik salatuak Salaketa bat da bertsoak artxibategira eraman zituena. Maria Magdalena Lertxundikoaren aurkako salaketa jarri zuten 1816an,...
Read MoreBertso Eguna. Aulki dantza, konfiantza eta zalantza bat
Saio bete eta koloretsuaz gozatua hartu genuen larunbat arratsaldean. Asekada eder bat. Hamabi bertsolariek euren nortasuna eman zioten jokoari, Nerea Ibarzabal gaztenetik hasi eta Andoni Egaña beteranoraino. Besteak beste Asisko eta Marko marrazkilariek jarritako saltsa eta amaierako aulki-jokoa oroituko ditu entzuleak. Bertso Eguna urteko saio bereziena izaten da, herriko plazan ez baita biltzen halako jendetzarik, areto batek eskaintzen dituen aukerekin, eta ohiturarik ere ez da...
Read More
Iruzkin berriak