“Berdea da more berria” liburuaren aurkezpena
Liburu aurkezpen oso berezia izan zen otsailaren 20koa. Bilboko Bira gunea bete-betea, emakume helduak nagusi. Bizkaiko Zaharren Egoitzetako langile borroka aurrera eraman zutenak ziren, eta haiek bizitako greba kontatzen duen liburuak zer dioen jakingo zuten, lehen aldiz. Gailutxoa belarrian, aldibereko itzulpenaren bidez adi-adi zeuden, beren bizipenak, haietako askoren hitzak (20 emakume inguru elkarrizketatu ditu Onintza Iruretak liburua osatzeko), zer eta nola kontatu diren entzuten....
Read MoreAmaia Agirrek emakume baserritarrei jarritako bertsoak
Urriaren 13an Zizurkilen emakume baserritarrak omendu ziren. Zimiterioan egin zen ekitaldi horren barruan kantatu-antzeztu ziren Plazida Otañoren bertsoak (hemen bideoa). Ondoren, 4 eme taldeak dantza hunkigarria egin zuen eta azkenik, Amaia Agirreren bertso hauek biribildu zuten omenaldia. Bideoan, tamalez, ezin izan genituen guztiak hartu. EMAKUME BASERRITARRAK DOINUA: Bizkorra ez naiz baina badaukat. EGILEA: Amaia Agirre. Baserri baten bizi iraupen sustengu zen...
Read MoreAdriana Otaño eta Mikaela Elizegi: Emakumeak bertso ondarea aletzen
Hitzaldi berezia eskaini genuen urriaren 10ean Zizurkilen, udalak antolatuta: bailarako bi bertsolari handiren bi alaba hartu genituen ardatz, eta bi emakume haiei esker gaur arte iritsi zaizkigun bertso (batzuk oso) ezagun eta (denak) ederrak entzun ahal izan genituen, Unai Mendizabal eta Oihana Iguaranek kantatuta eta Tomax Lizardik gitarraz lagunduta. Hemen ikus daiteke bideoa. Eskerrik asko grabatu eta bertsoen hitzak idatziz dotore txertatu dizkion Antton Iztueta Anbune-ri. Ondorengo...
Read MoreBIDEOAK: Plazida Otañoren bertsoak antzeztuta
Urriaren 13an emakume baserritarrei ohore egin zieten Zizurkilen. Unai Mendizabal herriko bertsolariak aurkeztu zuen emanaldia, eta Tomax Lizardik gitarraz lagundu. “Baserritarra zen Plazida Otaño. Baserritarra, eta bertsolaria” hitzekin abiatu zuten emanaldia. Haritz Zubillagak eta Janire Sansebastianek antzeztu zituzten Plazida Otañoren bertsoetatik gaur arte iritsi diren bat-bateko bi aleak. Bi bertsoak ere, garaiko bi bertsolari handiei erantzunaz kantatutakoak dira. Bideo...
Read MoreErrepresaliatu politikoak V. Familia zigortzeko tresna bihurtzen dutenean
Maiatzaren 1eko Festaren baitan, apirilaren 28an Zurichen mahai-ingurua egin zuten Nekane Txapartegi, Kolonbiako Paola Salgado Piedraita eta Euskal Herriko Bilgune Feministako Ainara Lasa eta Amaia Zufiak. Publikotik galdera hau jalgi zuten: Estatuak amen aurka erabiltzen duen errepresioan, zein da errepresioaren jomuga; ama edo alaba? Zein da errepresio horren helburua? Nekane Txapartegik kolpean erantzun zion: Bientzat. Gure ume eta familiarrak erabiltzen dituzte, emakumeok hautsi gaitezen,...
Read MoreErrepresaliatu politikoak IV. “Ez badago emakumeentzat bakerik ez dago benetako bakerik”
Nekane Txapartegik puntu hau jarri zien Kolonbiako Paola Salgado Piedraitari eta Euskal Herriko Bilgune Feministako Ainara Lasa eta Amaia Zufiari, Maiatzaren 1eko Festaren baitan apirilaren 28an Zurichen egin zuten mahai-inguruan: Une honetan gatazkaren konponbiderako prozesuak ematen ari dira Euskal Herrian eta Kolonbian. Zer ekarpen egin ahal die feminismoak prozesu hauei? Amaia Zufia: Ekarpen feministetako bat da gatazka politikoetan emakumeen errealitatea ikusgarri egitea. Azken urteetan...
Read MoreErrepresaliatu politikoak III. “Borroka da nire terapia” eta osatze feminista
Maiatzaren 1eko Festaren baitan, apirilaren 28an Zurichen mahai-ingurua egin zuten Nekane Txapartegi, Kolonbiako Paola Salgado Piedraita eta Euskal Herriko Bilgune Feministako Ainara Lasa eta Amaia Zufiak. Publikotik galdera hau jalgi zuten: Nola eraman duzue alde psikologikoa kartzelan, jasan duzuen indarkeriarekin? Nekane Txapartegiren erantzuna: Borroka da nire terapia, batzuetan motxila hori, trauma, beteagoa doa beste batzuetan baino. Baina badira bi aukera: Aurrera egin edo bidean geratu....
Read MoreNekane Txapartegik munduko preso politiko guztien askatasuna eskatu du Suitzako M1eko ekitaldi nagusian
https://blogak.argia.eus/estitxu-eizagirre/wp-content/uploads/sites/12/2018/05/VID_20180501_123802.mp4 Suitzako Maiatzaren 1eko Komiteak antolatuta, manifestazio jendetsua egin dute Zuricheko kaleetan. Borroka bakoitzak bere lemak, pankartak eta mobilizazio irudimentsuak atera ditu kalera. Aurtengo gai ardatza “Preso Politikoak: Askatasuna” izan da eta manifestazio amaierako ekitaldian, Nekane Txapartegik hartu du hitza. Goiko bideoan ikus dezakegu Txapartegiren hitzaldiaren...
Read MoreErrepresaliatu Politikoak II. “Hezur-haragizko feminismoak bizitza salbatu zidan”
Nekane Txapartegik puntu hau jarri zien Kolonbiako Paola Salgado Piedraitari eta Euskal Herriko Bilgune Feministako Ainara Lasa eta Amaia Zufiari, Maiatzaren 1eko Festaren baitan apirilaren 28an Zurichen egin zuten mahai-inguruan: Zer erreminta ematen dizkigu feminismoak errepresaliatuak garen emakume borrokalarioi? Paola Salgadoren erantzuna: Kartzela, errepresio judiziala eta erbestea bizi izan ditut eta nire bizipenetatik erantzuten saiatuko naiz. Hezur-haragizko feminismoak kartzelatik...
Read MoreM1-ak Suitzan izen hau du aurten: Nekane Txapartegi
Zurichen Maiatzaren 1eko Komiteak jai eta borroka espazioa zabaldu du hiri barruan dagoen kartzelaren aurreko eremuan. Aurtengo gai ardatza Preso Politikoak izan da eta horri lotuta izen bat: Nekane Txapartegi, Suitzak bolada batez izan duen preso politiko bakarra. Atxiloturik eta estraditatzeko arriskuan zen bitartean (2016ko apiriletik 2017ko irailera), Free Nekane kanpainak Suitzan sakabanatuta zeuden alderdi eta eragile ezkertiarrak bateratzea lortu zuen, feminismoa borroka...
Read More
Iruzkin berriak